146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako Alkatetzaren bulego ofizialean, 2000ko urriaren 31n, Josefina Bozal Bozal Lizarrako Udaleko alkate andreak, dituen eskurantzak erabiliz,

Ebatzi du:

1. Jesús Ganuza Armendáriz jauna udaltzainburu izendatzea, 1/87 Foru Legeko 15. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrekin eta Udalak kargu horretarako xedatutako lansariekin. Izendapenak ondorioak izanen ditu 2000ko azaroaren 1etik aurrera.

2. Kargu hori zuzenean Alkatetza honen menpean egonen da.

3. Honen berri eman bekio Udalbatzari eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Horrela dekretatu, agindu eta sinatu du Josfina Bozal Bozal alkate andreak.

Lizarran, bi milako urriaren hogeita hamaikan. Nire aurrean, María Moral Gurrea idazkaria.

Iragarkiaren kodea: a0010000