146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

425/2000 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Ángel Arrondo Segura Estatistikako Unitate Teknikoko buruaren kargu-uztea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzeko izendapena indarrik gabe uzten ahal du erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ángel Arrondo Segura Estatistikako Unitate Teknikoko buruaren kargu-uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora eta Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako azaroaren hamazazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0010794