146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2000ko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, aurrekontuko aldaketen 2/00 espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, udal idazkaritzan, bon.ean eta iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganez gero, aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Argitara ematen da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak 214.2 artikuluan, arau bereko 202. artikuluaren gainean, xedatutakoari jarraituz.

Cascanten, bi milako irailaren batean. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0009896