146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Behin betiko onespena aurrekontuko aldaketen 1/00 espedienteari

Aurrekontuko aldaketen 1/00 espedientearen jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iraganik, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioz, behin betikoz onetsi da aldaketen espediente hori.

Aipatu Foru Legearen 202.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, aldaketen laburpena ematen da argitara.

Kreditu gehikuntza:

1.-4523-46300. Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen kuota: 427.036 pezeta.

2.-311-46301. Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea: 1.457.087 pezeta.

3.-441-22701. Ur Mankomunitatea: pezetak 2.432.000.

4.-4522-212. Futbol zelaiaren kontserbazioa eta su-itzalgailuak: 608.171 pezeta.

5.-4521-212. Kiroldegiaren kontserbazioa (igerilekua): 307.354 pezeta.

Kreditu gerakinak eranstea:

1.-432-60101. Hilerriko bidearen zoladura: 3.761.900 pezeta.

Diruzaintzako gerakin likidoaren kargura finantzatuko dira aldaketak, 1999ko ekitaldiko kontuak itxitakoan.

Cascanten, bi milako irailaren batean. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0009895