146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U T E R G A

2000ko ekitaldiko aurrekontuaren behin betiko onespena

Herri honetako Udalak aurtengo ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onestea erabaki zuen, aurtengo maiatzaren hiruan egin bilkuran. Jendaurrean egon da 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen 00-06-21ean, eta bitarte horretan inork ez dio alegaziorik, oharrik edo erreklamaziorik egin. Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onetsirik gelditu da, ondotik ematen diren egitura eta zenbatekoen ariora:

GASTUAK:

-Sailkapen ekonomikoa.

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 1.052.000.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa: 4.418.500 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 985.366 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 1.373.000.

6. kapitulua.-Kapital eragiketak: pezetak 76.695.000.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bertzelako dirusarrerak: 15.000 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza pasiboen goiti-beheitiak: 2.611.667 pezeta.

Gastuak, osotara: 87.150.533 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 4.116.143 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 4.500.000 pezeta.

3. kapitulua.-Prezio publikoen tasa eta bertzelako dirusarrerak: 258.989 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 12.621.901.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 1.138.500 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentzia: pezetak 25.340.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 39.175.000.

Dirusarrerak, osotara: 87.150.533 pezeta.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Utergan, bi milako urriaren hogeian. Alkate udalburua, Miguel Iriarte Izcue.

Iragarkiaren kodea: A0009865