146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Hirigintzako hitzarmena

Hirigintzako hitzarmena negoziatu eta sinatu da, Lodosako Udalaren eta jaun Luis Marzo Fernández eta andre Teresa Baigorri Martínez senar-emazteen artean, Hirilurren Katastroko 3. poligonoko 319. lurzatian dagoen eraikina eraisteko eta eremu hori moldatzeko jarduketak aitzinatu beharrez, Ebro ugaldeko ertzak egokitzeko lanen barnean. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hitzarmen hori jendaurrean egonen da, hogei egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Tarte horretan aztertu eta alegazio egokiak idatziz aurkezten ahalko dira.

Lodosan, bi milako urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0009863