146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

3646 EBAZPENA, 2000ko azaroaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionalaren Nafarroako entitate eta zentro laguntzaileei dei egiten die Lanerako Prestakuntza ekintzen 2000. urteko programazioan parte har dezaten.

Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 631/1993 Errege Dekretuko 3.4 artikuluak ezartzen du ikastaroen urteko programazioan parte hartzeko entitate eta zentro laguntzaileei eginen zaien deialdia urteko ekitaldiaren hasieraren aurreko hiruhilekoan eginen dela, eta eskaerak zein epetan eta nola aurkeztu behar diren adierazten du.

Azaldutakoaren arabera, eta aipatu Errege Dekretua garatzeko arauak ematen dituen Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduaren 7.1. artikuluari jarraikiz, deialdia egin da Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionalaren barnean lanbiderako prestatzeko ikastaroak emateko eskaria egiten duten erakunde, organizazio eta enpresei zuzendurik, betiere Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren zentroen erroldan horretarako inskribaturik badaude.

Abuztuaren 1eko 1319/1997 Errege Dekretuaren bidez, Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionalaren kudeaketan INEMek zituen eskumen eta zerbitzuak Nafarroari transferitu zitzaizkion; Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak hartu zituen eskumen eta zerbitzu horiek eta, beraz, hari dagokio Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionaleko ekintzen deialdia egitea.

Apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa sortu zen eta, beste eginkizun batzuekin batera, Lanerako Prestakuntzaren kudeaketa eta koordinazioa esleitu zitzaion. Erakunde autonomo horren Zuzendaritza-Kudeatzailetzari esleitu zitzaion arlo horretan onartu eta ebazteko eskumena.

Horiek horrela, eta programazioko prozedura eta epea ezartzeko asmoz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak honakoa ebatzi du:

1. Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionalaren Nafarroako zentro laguntzaileei dei egitea, beren prestakuntza ekintzak Lanerako Prestakuntza ikastaroen 2001. urteko programazioan sartzeko eskabideak aurkez ditzaten, maiatzaren 3ko 631/1993 Errege Dekretuak eta Laneratzeko Prestakuntza Plan Nazionala garatzeko emandako Ministerio Aginduek ezartzen dituzten baldintzei jarraikiz.

2. Ebazpen honen datan kontratu-programa indarduna duten entitateek ikastaroetarako programazio-eskaerak aurkeztu behar dituzte deialdi honetan ezartzen den epean.

3. Deialdi hau argitaratzen den datan homologaturik dauden zentroek zilegi izanen dute espezialitateen hedapenaren homologazioa eta horietarako ikastaroak eskatzea. Deialdi hau argitaratu baino lehen zentro laguntzaile gisa homologatzea eskatu arren oraindik erabakirik eman ez zaien zentroek zilegi izanen dute ikastaroen programazioa aurkeztea, baina ez zaie ikastarorik emanen homologazioaren ebazpen positiborik ez den bitartean.

4. Programazio horretan sartzen diren ikastaroak enplegurik ez duten langileentzat izanen dira, 1993ko maiatzaren 3ko Errege Dekretuaren 1. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatiek eta hura garatzen duten Ministerio Aginduek ezartzen dituzten lehentasunak kontuan harturik.

5. Deialdi honetako ikastaroek ingurugiroko arazoez jabetzeko modulu bat izan beharko dute beren edukian, erabakiko den moduan.

6. Eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan emanen diren ereduen araberakoak izanen dira eta Zerbitzu horren bulego nagusietan aurkeztuko.

7. Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Benetako enplegatzeko konpromisoa berekin duten ikastaroetarako eskaerak edozein unetan eransten ahal zaizkio programazio arruntari. Hala ere, 2001ean zehar deialdi bereziak egiten ahal dira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak somatzen dituen premien arabera.

8. Deialdi honen arabera ematen diren dirulaguntzak Nafarroako 2001eko aurrekontu orokorretatik ordaintzeko, 2000. urteko aurrekontuetan "LP Planeko prestakuntza programak" eta "LP Planeko kontratu-programak" izeneko kontusailekin bat datozen kontusailak erabiliko dira.

9. Berariaz onesten edo ukatzen ez diren eskabideak erreserban gelditzen ahal dira urte naturala bukatu bitartean, hurrengo programazio osagarrietarako.

10. Ikasleak kontratatzeko konpromisoz, LP Planaren arautegiaren arabera, Lankidetza Hitzarmenen bat sinatzen duten entitateek, Hitzarmena sinatutako datatik hamabost eguneko epean, ikastaroen programazioa eskatzen ahal dute.

11. Ikastaroetara agertzeak sor dezakeen istripu arriskua, lehen aipatutako 631/1993 Errege Dekretuan jasoa, frankiziarik gabeko poliza batek hartuko du bere gain, edo, bestela, haren berme-kartak, eta gutxienez honako estaldura hau izanen du:

-Medikuntza, botika eta ospital laguntza, inolako mugarik gabe, ikastaroaren ordutegi barruan gertatutako istripuen kasuan, eta hor sartzen dira baimendutako irteera-bisitak eta ikasleek beren ohiko bizilekutik ikastaroa ematen den lekuraino egin beharreko bidaia (edozein ibilgailuz egin daitekeena).

-Heriotza gertatuz gero, gutxienez 5 milioi pezetako kalteordaina, eta 10 milioi baliaezintasun iraunkorra gertatuz gero, baldin eta istripua ikastaroan, irteera-bisitetan eta ikastarora bidean gertatu bada.

Dagokion entitate laguntzaileak istripuen gaineko asegurua indarrean eduki behar du ikasle bakoitza ikastaroan altan den edo enpresetan praktiketan diharduen epealdi lektibo osoan.

12. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren zazpian.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Angel Luis Rodríguez San Vicente.

Iragarkiaren kodea: A0010806