146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

357/2000 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, Iñaki Biain Salaberria jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Garapen eta Hobekuntzaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 3. xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bu legoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako azaroaren hogeian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Iñaki Biain Salaberria jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Garapen eta Hobekuntzaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0010981