146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Goizuetako herrigunean (Nafarroa) petrolio-gas likuatuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73 eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da Goizuetan gasa banatzeko sarea eta PGL estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A., helbidea Arcipreste de Hita, 10, 28015-Madrilen duena, eta jakinarazpenetarako beste helbide hau: Urkijoko zumardia 80, 1.a, Bilbo 58013.

Eskabidearen helburua:

a) Goizuetako herriguneko etxeetan, saltokietan eta industria txikietan erabiltzeko propano gas komertzialaren bilketa, banaketa eta horniketa instalazioak eraiki eta ustiatzeko administrazio baimena.

b) Haren onura publikoa deklaratzea.

Kokapena: 69.300 m3-ko biltegia aurreikusi da. Lur gaineko bi biltegi finko eginen dira, 36,3 eta 33,0 m3-koak, herrigunearen ekialdean, Urumea ibaitik hurbil, dagoen lurzati pribatu batean.

Ezaugarriak: gas egoeran dagoen propano komertzialaren kanpoaldeko banaketa sarea biltegi estaziotik abiatuko da eta lurpetik joanen, adarren bidez. Guztira 2372 metro izanen ditu. Hodiak dentsitate ertaineko polietilenozkoak izanen dira, SDR11, UNE 53333/90en arabera. Hodien diametro nominalak 90, 63 eta 40 mm-koak izanen dira eta diametroa 32 edo 20 mm-koa, taldekako hartunea izan edo banakakoa, hurrenez hurren. Hartunearen giltzak jabetzaren mugen inguruan edo mugan berean izanen diren kutxetan izanen dira.

Sarea, gehienez, orduko 187,52 Nm3 emateko moduan diseinatu da. Hasierako presioa, biztanleria guztiarentzat dimentsionatua, 1,75 kg/cm2-koa izanen da. Punturik urrutienean 1,30 kg/cm2-ko gutxieneko presioa segurtatuko da eta batezbesteko eguneko kontsumoa 751,32 kg-koa izanen da. Kalkulatutako sarea nahikoa da gas naturala, hasieran, 3,5 bar absolutuko presio erlatiboaz hornitzeko; gutxienez, 2,6 bar absolutuko presioa segurtatzen da eta 516,72 Nm-ko emaria. Gehieneko lastertasuna 20 m/sg-tik beherakoa izanen da.

Aurrekontua: aurreikusitako instalazioaren aurrekontua hogeita hamaika milioi, zazpiehun eta laurogeita bederatzi mila, bederatzi ehun eta berrogeita hamar (31.789.950) pezetakoa da.

Egiteko epea: instalazioak urte beteko epean eginen direla uste da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, Fuerte Príncipe II. eraikina, 1-5. solairua. 8:30etik 14:30era arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hamaseian.-Industri Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0010663