146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Donamarian instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki hark dakarren onura publikoaren deklarazioa. 6798 G.T. - JAA/al espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola, D.E.S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola, D.E.S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Donamaria.

c) Instalazioaren xedea: etxebizitza berri batzuetara hornidura eramatea.

d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 KV-ko aireko linea, hasiera Donamariako TZra doan 11. euskarrian, 263 m, LA-56, metalezkoak eta 20 metroko tartea lur azpitik, DHZ-1/150, bukaera "Errekagorri" barneko TZn, 250 kVA, Donamarian.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 2.124.890 pezeta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori dela-eta eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, bidezorraren ezarpena eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, interesdunek instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu ahal dezaten (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, bi aletan, aurkez ditzaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Iruñean, bi milako azaroaren hamabostean.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0010662