146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

961/2000 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Industri zuzendari nagusiak emana, Ibargoitin, Ezporogin, Leatxen, Oibarren eta Orotzen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Ikusirik Energía Hidroeléctrica de Navarra, S.A. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin.

a) Eskatzailea: Energía Hidroeléctrica de Navarra, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokiak: Ibargoiti, Ezporogi, Leatxe, Oibar eta Leotz.

c) Instalazioaren xedea: energia elektrikoa lortzea, sorgailu eolikoen bitartez.

d) Ezaugarri nagusiak: guztira, 22,44 MW-ko potentzia, GI47/660 motako 34 aerosorgailuren bitartez. Haizaldeko errotorea dute, 47 metroko diametrokoak, pasabide aldakorreko hiruna pala, mikroprozesagailuaren bidez kontrolatuak, eta orientaziorako sistema aktiboa, hala nola lastertasun aldakorreko sistema. Biderkatzaile baten bitartez, 4 polo eta 660 kV-ko potentzia duen sorgailu sinkrono batera egokitzen da. Aerosorgailuek balazta- sistema aerodinamiko eta mekanikoa dute, hala nola orientaziorako sistema aktiboa. Aerosorgailu bakoitzak barneko transformazio zentroa du, 775 kVA; 0,69/20 kV, 45 eta 55 mm-ko metalezko dorre tubularrean. Haren diametroa, oinarrian, 3 edo 3,3 m-koa da. Barne konexiorako bi zirkuitu ditu, lur azpian: batak 17 airesorgailurekin, 2.205 metrokoa, eta bestea 17 airesorgailutakoa, 3.685 metrokoa. Bukaera 20/66 kV-ko azpiestazioan du, Ezporogi, Leotz eta Ibargoitiko mugapeetan (Getze-Ibargoiti eta Abintzaoko Kontzejuak).

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 3.064.568.752 pezeta.

Kontuan harturik, horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete direla eta jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez dela.

Horiek horrela, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (99-10-25eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, urriaren 20ko 2617/1966 Dekretuaren 9. artikuluan eta egun bereko 2619/1966 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Instalazioa egiteko aurkezturiko proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Iruñean datatua da, 2000ko ekainean, Miguel Nuñez Polo industri ingeniariak sinatua.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Energía Hidroeléctrica de Navarra, S.A. eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako azaroaren hamalauan.-Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0010668