146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Ordenantzen behin betiko onespena

Andosillako Udalak Etxeko animaliak eduki eta babestea arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, boz batez, 2000ko abuztuaren 24an egin osoko bilkuran.

Orobat, Andosillako udalerrian trafikoa arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena erabaki zen, 2000ko irailaren 28an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325b eta apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 29b artikuluei jarraikiz, jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, haren argitalpen ofizialaren biharamunetik aitzina, interesatuek beren eskubideen alde komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erranak erran, aipatu bi ordenentzen testuen argitalpen ofizialari ekinen zaio, epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ezean, indarra hartu ahal izan dezaten.

Andosillan, bi milako urriaren hamahiruan. Alkate udalburua, Manuel Osorio.

ANDOSILLAN ANIMALIAK EDUKI ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

I. KAPITULUA

Ordenantza honen eremua eta xedea

1. artikulua. Osasungintza eta segurtasun aldetik behar diren baldintzak ezartzea da ordenantza honen xedea, herritarrek, animaliekin batera bizitzerakoan, bizi-kalitate egokia izan dezaten. Horrez gain, Andosillako udal mugapearen barnean animalien behar bezalako babespena bermatu nahi da, Udalaren eskumen eta beharkizunen esparruaren barnean.

2. art. Aplikazio eremua Andosillako udalerrira mugatuko da.

3. art. Animaliak dituztenak eta animalien babes eta defentsarako elkarteak, beharturik daude ordenantza honetan xedatzen dena betetzera eta, horren ezean, animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Legean ezarritakoa betetzera, baita udal agintaritzarekin lankidetzan aritzera ere, beraiekin harremana duten animalien datu eta aurretiko zehatzak eskura ditzan.

Maila berean beharturik gelditzen dira atezainak, etxezainak, hiri nahiz landa finketako zaindariak edo arduradunak, zerbitzu egiten duten tokietan animaliarik izateari dagokionez, beren lan harremanak izan ditzakeen mugekin ere.

4. art. Arau hauetako edozein bete ezean, zehapena ezarriko da eta, hala behar bada, animaliak dekomisatuko.

II. KAPITULUA

Definizioak

5. art. 1. Etxeko animaliatzat hartzen dira, gizakiak lagun egiteko, hazteko edo baliabideak eskuratzeko berekin edukitzen dituen espezieetako animaliak.

2. Lagun egiteko etxeko animalia: irabazi asmorik gabe, atsegin eman eta lagun egiten diolako gizakiak bereziki etxean zaintzen duen animalia.

3. Lagun egiteko basa animalia: irabazi asmorik gabe, atsegin eman eta lagun egiten diolako gizakiak bereziki etxean zaintzen duen animalia, baldin eta hura hemengo edo kanpoko faunakoa bada eta giza-ingurura egokitzeko aldi bat iragan behar izan badu.

4. Ustiatzeko edo errentako etxeko animalia: giza-ingurura egokiturik, gizonak irabazi asmoz zaintzen duena. Ez du inola ere arriskurik ekartzen ahal inguruko gizartearentzat.

5. Animalia abandonatua: jabe ez helbide ezagunik ez duen animalia, jatorriaren edo jabearen identifikagarririk ez duena, eta bere jabetza froga dezakeen jende lagunik ez duena, horixe da abandonatua.

III. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

6. art. Udalerrian animaliak izateko beharrezkoa da osasungintza aldetik arriskurik ez eragitea, animaliak berak arriskugarriak ez gertatzea, hirugarrenik ez gogaitzea, egokiro edukitzea eta egonlekuak dagozkion higiene-baldintzak betetzea.

7. art. Edozein animaliaren jabeak, uneoro bete beharko du gaitz zoonosiko eta epizootikoei aurrea hartu eta desagertarazteari buruz indarra duen arauteria. Epizootiak deklaratzen badira, aurrea hartzeari dagokionean agintari eskudunek ematen dituzten xedapenak bete beharko dituzte.

Albaitariek eta albaitaritza-klinikek, beren lanean dihardutela, zoonosi gune edo kasuen berri badute, Udalaren osasun zerbitzuei jakinarazi beharko diete berehala, Nafarroako Gobernuan dagokion departamentuarekin bete behar diren osasun beharkizunak deusetan galarazi gabe.

IV. KAPITULUA

Guztiendako arauak lagun egiteko animalien gain

8. art. 1. Lagun egiteko animalien jabeena da haien uneoroko zainketaren ardura, eta animaliek ezin izanen dute etxe nahiz bertze edozein lokaletatik kanpora ibili, haien erantzukizuna hartuko duen pertsona batek gidaturik ez badoaz.

Jatorriaren edo jabearen identifikagarririk ez duen animalia, eta ezein pertsonak lagun egiten ez diona joko da abandonatutzat. Horrela gertatuz gero (5. artikulua, 5. idatz-zatia), udal zerbitzuek hartuko dute animalia bere kontu, hura berreskuratu, laga edo hil arte.

2. Identifikagarririk ez duten animaliak berreskuratzeko epea zortzi egunekoa da.

3. Animaliak identifikagarririk badu, jabeari gaztigatuko zaio eta horrek, une horretatik goiti, hamar eguneko epea izanen du berreskuratzeko, aldez aurretik ordaintzen baditu haren mantenuaren gastuak. Epe hori jabeak berreskuratu gabe iraganda, animalia abandonatutzat joko da eta horrek animaliaren jabeari erantzukizunak eskatzeko parada emanen du.

9. art. Animalien jabe edo edukitzaile izaten segitu nahi ez dutenek debeku dute udalerriaren barnean edozein lekutan haiek abandonatzea, bai toki irekietan, bai finka edo lokal itxietan, eskutik uzten badituzte dagokien zehapen espedientea irekitzen ahal delako.

10. art. Animaliek pertsona edo ondasunei trabarik eragin ez diezaieten:

1. Herritarrek animalia deslai edo abandonaturik ikusiz gero, horren berri emanen diete udal zerbitzuei. Egoera horrek luzaro iraun ez dezan, debekaturik dago animalia horiei janaririk ematea, edozein gorabehera edo lekutan delarik ere, barne harturik etxebizitzen arteko patioak, teilatuak, e.a.

2. Debekaturik dago, inolako salbuespenik gabe, bide eta gune libre publikoetan edota pribatu baina jendea ibili ohi denetan, basa espezietako animaliarik ibiltzea, etxekoturik egonagatik ere.

11. art. 1. Debekatuta dago animaliei tratu txarrak eman edo irain egitea, eta eritasun sendaezinak jota, jabeak hala nahi duelako edo ezinbertzeko arraizoiengatik beharrezkoa den kasuetan soilik emango da hiltzeko baimena, beti ere eutanasia bidez eta eskumena duen teknikoak egin beharko duelarik. Kontsumorako animaliak hiltzeko, azienden mugimenduaren gainean ezarritako xedapenak, eta animalien babeserako araudia bete beharko dira beti ere.

2. Udalak lagun egiteko animaliak dekomisa ditzake tratu txar edo tortura zantzurik bada, unadura edo desnutrizio aztarnarik badute edo muntadura desegokietan badira.

3. Halaber, Udalak lagun egiteko animalien isolamendua edo dekomisoa agintzen ahal du, gizonarentzat kutsagarri den eritasuna diagnostikatuz gero, bai sendabide egokia emateko, bai hiltzeko, horren beharrik bada.

4. Jendeari edo bertze animaliei lesioak eragin dizkieten animaliak, baita amorrua dutelako susmagarriak direnak, albaitaritzaren kontrolpean egonen dira hamalau egunetan. Behaketan egoteko aldi hori Udalak zehazten duen zentroan eginen da.

5. Jabeak eskatzen badu eta albaitaritza zerbitzuek oniritzia emanez gero, zakur erasotzaile baten behaketa jabearen etxean egin daiteke, beti ere animaliak agiri egokiak baditu, eta kasuan kasuko urteko txertoa eta identifikazioa jasota badago.

6. Udalak animaliak hartzeko zentrorik ez badu, behaketa jabearen etxean eginen du behar den administrazio publikoak izendaturiko albaitari batek.

7. Jabeek ordainduko dituzte aipatu animaliak atxiki eta kontrolatzeak sorrarazten dituen gastuak.

12. art. 1. Debeku da animalia hilik leku agerietan, ur-ibilguetan eta gainerako gune publiko edo pribatuetan uztea, baita haiek ehorztea ere.

2. Animalia hilak gainetik kendu nahi dituenak udal mugapearen barnean ezarritako zerbitzuen bitartez eginen du.

3. Animalia hilen deuseztapenak ez ditu jabeak salbuesten animaliaren heriotzaren eta horren arrazoien berri emateko betebeharretik, ordenantza honek edo bertze ordenantza eta erregelamenduek horrela ezartzen badute.

13. art. 1. Pertsonen garraio kolektiboan diharduten zerbitzu publikoko ibilgailuetan, bidaiariek debekatua daukate berekin inolako animaliarik eramatea, non eta ibilgailuan ez dagoen horrelakorik garraiatzeko leku berezirik. Debeku honen barrenean ez dira sartzen ikusmen urriko pertsonak laguntzeko gida-zakurrak.

Animaliak ibilgailu pribatuetan garraiatzeko, kontuan hartu beharko da beren mugimenduekin ez dezaten txoferra distraitu, ez eta galaraz ere maniobratu edo ikusteko ahalmena, eta bete beharko dira arlo horri doakionean Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak ezartzen dituen baldintzak.

2. Animaliek, beren etologia eta espeziearen arabera, behar adina leku izan beharko dute batetik bertzera garraiatzeko. Garraiobideen eta enbalajeen taxukerak animaliak eguralditik eta hozpero haundietatik babesteko modukoa beharko du, eta enbalaje horiek barnean animalia bizidunak daukaztela adierazi beharko dute. Handi-zabalak animalia zutik egoteko eta jarreraz aldatzeko adinakoak izanen dira. Animaliak erasokorrak badira, behar diren segurtasun neurriak hartuko dira.

3. Garraioan eta egonaldietan, egoki edatera eta jatera emanen zaie animaliei, behar bezain maiz.

4. Animaliekiko zamalanak behar bezala eginen dira.

14. art. Espreski debekaturik dago animaliarik sartu eta egotea elikagaiak prestatu, erabili eta biltzeko lokaletan, eta horiek garraiatzeko ibilgailuetan.

Mota guztietako establezimendu publiko edo ostatuen jabeek, hala nola hotel, apopilo-etxe, jatetxe, taberna, kafetegi eta antzekoenek, beren nahierara utziko dute zakurrak beren establezimenduetan sartzen eta egoten, baina kasu horretan egoitzaren sarreran ikusteko moduko seinalea paratu beharko dute. Baimenduta ere, sartu eta egon ahal izateko, erregelamenduaren ariora identifikaturik eta behar bezalako osasun baldintzetan egon daitezen eskatuko da, baita beren muturrekoa jantzirik eta uhalez edo kateaz loturik egon daitezen ere. Ikusmen urriko pertsonak laguntzeko gidazakurrek beti ere izanen dute sarrera baimendua

15. art. Ez dago baimendurik animaliak kultur eta kirol arloko jendaurreko ikuskizunetako lokaletara sartzea, ez eta erabilera publikoko igerilekuetara ere.

Orobat, debeku da animaliak eritxeteetara edo anbulatorioetara eta ikastetxeetara sartzea.

Artikulu honetan ezarritako debekuetatik salbuetsirik daude ikusmen urriko pertsonak laguntzeko gida-zakurrak.

16. art. Jendeari ostatu ematen dioten eta elikadura arlokoak ez diren establezimenduen jabeen esku gelditzen da animalien sarrera eta egonaldia debekatzea, tokiaren maila edo kategoria kontuan hartu gabe, baina kasu horretan egoitzaren sarreran ikusteko moduko seinalea paratu beharko dute.

Nolanahi ere, debeku horrek ez du indarrik izanen ikusmen urriko pertsonak laguntzeko gida-zakurrentzat.

17. art. Etxeetako igogailuetan animaliekin batera sartu nahi denean, bertze erabiltzaileak beren hartan ez daudela erabiliko dira, beroriek horrela eskatuz gero. Dena dela, nor iristen den lehenago, hark izanen du erabiltzeko lehentasuna.

Animalien jabe edo edukitzaileak beharturik daude ez uztera animaliei gorotz edo bertzelako zikinkeriarik egiten etxeetako gune eta elementu komunetan, bai eta garbitzera ere, horrelakorik eginez gero.

18. art. Lagun egiteko animalia batek ausikirik egiten badio pertsonaren bati, honek gertatutakoa jakinaraziko die udal zerbitzuei, eta dagokion azalpen medikoa aurkeztu aldi berean. Udalaren teknikari eskudunek erabakiko dute animalia ausikigilearekin egin beharreko osasun kontrola.

Osasun zentroek, animalien ausikiak dituzten pertsonei laguntza mediko edo kirurgikoa ematen badiete, horren berri eman behar diete udal zerbitzuei.

V. KAPITULUA

Zakurrei buruzko arau berariazkoak

19. art. Zakurrei ere lagun egiteko animalia guztiei aplikatzen zaizkien arau orokorrak aplikatuko zaizkie.

20. art. Zakurren zentsua prestatu eta kudeatzea, Andosillako udal mugapean, Udalaren eginkizuna da. Udal mugapean bizi diren zakurren jabeak edo zakurrak dituztenak beharturik daude haiek identifikatzera lau hilabete egitean, une horretan legeriak ezarria dukeen prozeduraren bidez.

Udal zerbitzuek edo albaitaritza-klinikek nahiz profesional partikularrek eginen dute identifikazio lan hori. Azken bi horien kasuan, egindako identifikazioen berri eman beharko diete Udalaren osasun zerbitzuei, gehienez ere zortzi eguneko epearen barrenean, zentsua eguneratu ahal izateko.

Identifikazioa egindakoan, zakurraren eramaileari emanen zaio animaliaren identifikaziorako osasun agiria.

21. art. Xede berarekin -zakurren zentsua eguneratzea-zakurren jabe edo edukitzaileak beharturik daude udal zerbitzuei zortzi eguneko epearen barrenean honako hauen berri ematera:

a) Bajak, heriotza edo desagertzea dela medio.

b) Bertze udalerriren batean identifikatutako zakurrak eskuratu direla.

c) Zakurren jabetzari dagokionean gertatutako aldaketak.

d) Jabeen helbide aldaketak.

22. art. Udalerrian bizi diren zakurren jabe edo zakurrak dituztenak beharturik daude animaliei amorruaren kontrako txertoa ematen hastera lau hilabete betetzen dituztenetik, eta hortik aitzina ezarrita dagoen birtxertaketa egutegiarekin segitzera.

Txertaketa horiek agertu behar dute animaliaren identifikaziorako osasun agirian, eta horretaz jabea edo duena bera arduratuko da.

Udal zerbitzuek nahiz albaitaritza-klinikek edo profesional partikularrek eginen dute txertatze lan hori. Azken bi horien kasuan, egindako txertaketen berri eman beharko diete Udalaren osasun zerbitzuei, gehienez ere zortzi eguneko epearen barrenean.

23. art. Zakur batek ausiki egiten badio pertsonaren bati, horrek gertatutakoa jakinaraziko die udal zerbitzuei, eta dagokion azalpen medikoa aurkeztu aldi berean.

Zakur ausikigilearen jabe edo edukitzailea beharturik dago inplikatutako animaliaren datuak ematera erasotua gertatu den pertsonari edo haren legezko ordezkariei eta agintari eskudunei, hala eskatuz gero. Horretaz gain, beharturik dago animalia beren ohiko aterpean edukitzera Udalaren osasun zerbitzuek bil dezaten arte, espreski debekaturik dagoelarik hura inora eramatea edo hiltzea.

Animalia osasun aldetik aztertu eta begiratuko dute legeriak ezarrita daukan denboran, eta, bidezkoa bada, nahitaezko txertoa jarriko diote.

Orobat, zakur baten jabeak edo duenak uste badu bere zakurrak badituela amorruaren ezaugarriak, edo arrazoi horregatik animalia hiltzen bada, Udalaren osasun zerbitzuei jakinaraziko die, osasun aldetik egin beharrekoak egin daitezen.

24. art. Eremu publikoan nahiz etxeetako sarbide eta leku komunetan zakurrak bakarrik ibiltzen ahal dira, (atari, eskailera, igogailu, solairuarte, e.a.etan) baldin eta behar bezala identifikaturik eta txertaturik badaude, eta haietaz arduratzen den pertsonaren batek gehienez ere bi metro luze den kate edo uhalaren bidez eramaten baditu.

Horrez gain, lehenago noizbait erasorik egin duten zakurrek edota aldez aurretik arriskugarritzat jo daitezkeenek, nahitaez eraman beharko dute muturrekoa.

Ehiza-zakurrak ere izan daitezke katea edo uhalarekin loturik joateko obligaziotik salbuetsiak, baldin eta ehiza barrutian badaude eta horretarako aritzeko egunetan.

Agintaritzako agenteek zehapena paratuko dute zakurrak aipatu baldintzak bete gabe ibiliz gero, eta h pertsona arduradunik gabe ibiltzen diren zakurrak arrapatu eta eramateko agindua emanen dute.

25. art. Aitzineko artikuluan ezarritakoa betez harrapatzen diren zakur guztiei begiratuko zaie identifikaturik ote dauden.

Identifikazioa jakindakoan, animaliaren jabeari jakinaraziko zaio.

Identifikaziorik ez duten zakurrak eta ezarritako epean jabeak biltzen ez dituenak edo animalia ez dutela berreskuratu nahi adierazten duten jabeenak, zakurtegiaren esku geldituko dira.

26. art. Zakurtegiaren esku gelditzen diren zakurrak hark behar bezala jarduteko legez ezarrita dauden arauen menpean egonen dira.

27. art. Zakurrekin ibiltzen diren pertsonek galarazi behar dute horiek kaka egitea espaloi, galtzada, parterre, berdegune eta eremu publikoko nahiz erabilera publikoa duen eremu pribatuko bertze edozein elementuren gainean.

Zakurraren eramailea beharturik egonen da aitzineko lerroaldean zehazten diren lekuetan egindako gorotza jaso, bere hartatik kendu eta, behar bezala bildurik, eremu publikoan dauden biltontzietan uztera, eta zikindutakoa garbitzeaz ere arduratu beharko du.

Hala egiten ez bada, udaltzainek arau-hausleak salatuko dituzte eta dagokien zehapen espedientea irekiko zaie.

28. art. Debeku da etxebizitzetako komunitateko patioetan eta etxeetako jabetza komuneko terraza edo bertzelako lekuetan zakurrak egotea.

Halaberean, balkoiak, terrazak, e.a. erabiltzea, etxebizitza pribatukoak direnean ere, baldin eta gorotz eta hondakinen bidez bertatik kutsatu edo zikintzen badira azpiko etxebizitzak edo eremu publikoa.

29. art. Ikusmen urriko pertsonen "gida-zakurtzat" hartuko dira, Itsuen Erakunde Nazionalak aitorturiko zentro nazional edo atzerrikoetan, ikusmen urriko pertsonei lagun egin, eta haiek gidatu eta laguntzeko irakatsiak izan direla egiaztatzen direnak.

Gida-zakurrek, ikusmen urriko pertsonei lagun egiten joaten direnean, agerian eraman beharko dute zer diren adierazteko ofizialki ezarrita dagoen seinale berezia.

Gida-zakurra bere lana egiteko ez-gauzatzat hartuko da eri dagoela ikusten bada, oldarkor ageri bada, behar bezain garbi ez badago eta, orohar, pertsonentzat arriskugarri izan daitekeela uste bada.

Ikusmen urriko pertsona bera arduratuko da animalia behar bezala porta dadin, eta berekin eramanen du gida-zakurraren osasun egoera ona dela egiaztatzen duen agiria.

Ordenantza honek ematen dion eskubideaz baliatuz, gida-zakurra inora sartzeagatik ikusmen urriko pertsonak ez du gastu gehigarririk ordaindu beharko, non eta gastu hori ez den dirutan neur daitekeen zerbitzu bereziren bat emateari dagokiona.

30. art. Edozein motatako finka edo lokaletan, zaindari lanetan zakurrik baldin bada, ikusteko moduko lekuan ongi seinalaturik adierazi beharko da. Beren jabeen erantzukizunpean, jendeei edo gauzei kalterik egiten ahal ez dieten esparruetan izanen dira.

Zakur horiek idorperik ez badute, etxola edo aterpe egokia beharko dute, eguraldi txarra denean babeslekua izan dezaten.

Ez dira beti ere loturik egonen, eta estekaturik egonez gero, estekagailuak mugitzeko ahala eman behar die.

VI. KAPITULUA

Animalien babesa

31. art. 1. Animalia bat daukanak baldintza egokietan eduki behar du higiene eta osasunaren aldetik eta nahitaezko deklaratzen den edozein tratamendu prebentibo eginen du.

2. Debeku da:

a) Tratu txarrik ematea edo justifikatu gabeko kalte edo oinazerik eragin diezaiekeen edozein gauza egitea.

b) Kontsumorako edo gizonarendako produkturen bat erdiesteko animaliak hiltzen direlarik, ankerkeria erabiltzea edo justifikaziorik gabe oinazea ekartzen dieten metodo orokorrak erabiltzea, Animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legeak agindutakoen kontra.

c) Abandonatzea.

d) Higiene edo osasun baldintza eskasak dituzten muntaduretan edukitzea, edo desegokiak direnetan bakoitzak bere arraza eta espeziearen ariora dituen premia etologikoek behar dituzten zainketa eta arta izateko.

e) Mutilazioak eragitea, non eta albaitariek agindu eta kontrolatutakoak ez diren, ezinbertzez edo premia funtzionala dagoelako.

f) Egoki garatzeko behar duten mantenua ez ematea.

g) Animaliak sari, publizitate deigarri, esker-sari edo ordaineko oparitako erabiltzea animaliak diru bidez eskuratzearekin ikustekorik ez duten bertze erosketen truke.

h) Animaliak saltzea edo ematea laboratorio edo klinikei, indarra duten arauek agindutako bermeak bete gabe.

i) Hamalau urtez beheitikoei eta ezinduei saltzea, guraso-agintea edo zaintza dutenen baimenik gabe.

j) Lagun egiteko animaliak edo bertzelakoak kalez kale saltzea, behar bezala baimendutako merkatu eta ferietatik kanpora.

k) Alferrikako sufrimendu edo kaltea eragin diezaieketen gaiak ematea.

l) Zakurrak betiere loturik edukitzea.

m) Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legeak lege-hauste administratibotzat dauzkan egintza eta ez-eginetan erortzea.

n) Animaliak herri bertzetan erabiltzea, salbu eta zezen ikuskizunei buruz indarra duten arauek xedatzen dutena, edo Nafarroan animaliekin egiten diren herri ikuskizunek tradizioz izan dituzten baldintzez bertzela erabiltzea.

ñ) Zakur auskak, oilar auskak eta orohar animaliak elkarren aurka jartzen dituzten gainerako jarduerak.

VII. KAPITULUA

Lege hausteak eta zehapenak

32. art. 1. Ordenantza honi dagokionez, lege hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

2. Honakoak dira lege hauste arinak:

a) 7/1994 Foru Legearen 10. artikuluaren ariora erroldatu gabe lagun egiteko animalia bat edukitzea.

b) 7/1994 Foru Legeak agintzen dituen artxibo edo erregistroak ez eramatea, edo osatu gabe eta eguneratu gabe eramatea.

c) Lagun egiteko animaliak 14 urtez beherakoei edo ezinduei eskualdatzea, guraso-agintea, babesa edo zaintza dutenen baimenik gabe.

d) Lagun egiteko animalia bat oparitzea ordenantza honek edo, bertzenaz, 7/1994 Foru Legeak xedatzen duenaren kontra.

e) Animaliak garraiatzea ordenantza honetako 13. artikuluak arautu aurreikuspenak bete gabe.

f) Animalien identifikazioari buruzko araudia ez betetzea edo identifikaziorik ez izatea.

g) Albaitariaren kontrolik gabe txertatzea.

h) Zakurrak hiriko eremu publikoetan eramatea uhal edo kate batez lotu gabe.

i) Eremu publikoak lagun egiteko animalien gorotzez zikindu eta ez garbitzea.

j) Hiriko karriketan barna basa-espezieekin ibiltzea, etxekotuak badira ere.

k) Bidaiarien garraio publikorako zerbitzuetan animaliekin bidaiatzea, horretarako eremu berezirik ez badute.

l) Ikastetxeetan, igerilekuetan edo ospitaletan animaliekin sartzea.

m) Eraso eginak diren zakurrak muturrekorik gabe eramatea.

n) Ordenantza honetako 35.1 artikuluan ezarritako betebeharra ez betetzea.

ñ) Behin eta berriz enbarazu edo gogait egitea.

3. Honakoak dira lege hauste larriak:

a) Animaliak behar duten mantenurik gabe edukitzea.

b) Animaliak behar bezalako higiene eta osasun baldintzarik ez duten muntaduretan edukitzea, edo higiene osasun baldintza txarretan edukitzea.

c) Animaliak zikiratzea, mutilatzea eta hiltzera ematea inongo albaitariren kontrolik gabe edo 7/1994 Foru Legean finkatzen diren baldintza eta betebeharren kontra.

d) Animaliak ez txertatzea edo osasun agintariek nahitaezkotzat deklaratu dituzten tratamentuak ez ematea.

e) Animaliak indarra duen arauteria hautsiz saltzea.

f) Usakumeei tiro egiteko saioak antolatzea eta, hala izaten bada, gauzatzea, aurrez administrazioaren baimenik izan gabe edo haren xedapenen kontra.

g) Zine nahiz telebistarako animaliekin eszenak filmatzea baldin berekin ankertasuna, tratu txarrak edo sufrimendua ekartzen badiete, administrazioaren aldez aurreko baimen behar bezalakorik izan gabe.

h) Animaliak laboratorio eta klinikei eskualdatzea indarra duen arauteriako baldintzak bete gabe.

i) Animalia bizkarroidunak edo erituak edo gaitzik ez dutela ziurtatzeko albaitari agiririk gabe saltzea.

j) Osasun zerbitzu ofizialei aditzera ez ematea nahitaez deklaratu beharreko gaitzak.

k) Elikagaiak egin, erabili edo biltegiratzen diren tokietara animaliekin sartzea.

4. Honakoak dira lege hauste oso larriak:

a) 7/1994 Foru Legearen 4. artikuluan xedatzen denaren kontra doazen jarduerak antolatu, haien publizitatea egin eta, bertzenaz, egin egitea.

b) Animalien kontra ankerkeria, tratu txarra eta eraso fisikoak erabiltzea.

c) Animalia abandonatzea, bizirik nahiz hilik.

d) Premiarik gabe sufrimendua edo kaltea ekar diezaieketen gaiak ematea.

e) Zakurrak betiere loturik edukitzea.

33. art. 1. Lege hauste arinek 10.000tik 25.000 milara bitarteko isunak izanen dituzte zehapen; larriek 25.001etik 100.000ra bitartekoak, eta oso larriek 100.001etik 500.000ra bitartekoak.

2. Zehapenak ezartzerakoan honako irizpideak kontuan hartuko dira, isunen zenbatekoa graduatzeko eta zehapen osagarriak ezartzeko:

a) Egindako arau-hausteak gizartean zer eragin izan eta zer kalte egin duen.

b) Irabazte asmo bidegabekorik izan den eta arau-haustean zer etekin atera den.

c) Ankerkeriarik izan den animaliarekin.

d) Arau-hausteak errepikatu eta horietan berrerori ote den.

34. art. 1. Ordenantza honek aurreikusten dituen arau-hausteei zehapenak ezartzeko, erregelamendu bidez arauturik dagoen zehapen prozedurari segitu beharko zaio.

2. Ordenantza honetan aurreikusitako arau-hausteengatik irekitzen diren zehapen espedienteak eratu eta ebazteko ahalmena, udalerri honetako alkateari, edo honek eskuordetu pertsonari dagokio.

Ebazpena emateko eskumena Alkatetzarena izanen da arau-hauste arin eta larrien kasuan eta osoko bilkurarena oso larriak direnean.

35. art. 1. Animaliaren jabeak, behar bezala hala agintzen zaionean, identifikatu behar du animalia nork zeukan eta beraz nor den arau-hauste administratiboen erantzulea, eta prozedurako tramitean arrazoi justifikaturik gabe hala egiten ez badu, diru isuna ezarriko zaio hutsegite arin batengatik, gero ordaindu behar dituzkeen kalteordainak deusetan ukatu gabe.

2. Ordenantza honek aurreikusten dituen zehapenetako edozein ezartzeak ez du erantzukizun zibila galarazten, ez eta zehatuak kalte-galerengatik pagatu behar dituzkeen ordainak ere.

3. Animalia bati tratu txarrak emateagatik arau-haustea egin duten guztiak ezgaituak izanen dira aurrerantzean animaliak edukitzeko. Ezgaitzea aldi batekoa izan daiteke, urtebetekoa alegia, nahiz iraunkorra, arau-haustea ere nolakoa den, larria edo oso larria, eta kontuan hartuta animaliari egin zaion kaltean zenbaterainoko ankertasuna edo nahikeria izan den.

36. art. 1. Isuna ezartzeak arau-hausteko animaliak dekomisatzea ekartzen ahal du, eta betiere arau-haustean erabili diren harrapagailuak edo ehiza tresnak dekomisatzea.

37. art. 1. Bere agenteen bitartez, Udalak zilegi izanen du babestu beharreko animaliak dekomisatzea, baldin arrazoizko zantzurik bada ordenantza honetako xedapenak hautsi direla.

2. Dekomisatzea badaezpada eginen da, dagokion zehapen espedientea ebatzi arte; ebazpena ikusirik, animalia jabeari bihurtuko zaio, edo administrazioaren jabetzara pasako, eta hark zilegi izanen du erakunde zoologiko-zientifikoei ematea, jatorrizko herrira bihurtzea, animaliak sendatzeko zentroetara eramatea edo bere ingurune naturalean askatzea.

3. Dekomisatutako animaliak luzaz edukitzea arriskutsua bada beren bizirako eta berehala askatu beharra baldin bada, Udal zerbitzuetako langileek askatu beharko dute haren inguru naturalean eta lekukoen aitzinean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan kontuan hartuko da Toki Administrazioari buruzko Foru Legean, Ingurugiroa babesteko Jarduera Sailkatuen Erregelamenduan eta dagozkien arautegi osagarrietan, Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Legean, bai eta abere osasun, ingurugiro, abelazkuntza arloetan eta bertze edozeinetan aplikagarri zaizkien xedapen orokorretan ere ezarritakoa.

Bigarrena.-Indarrik gabe gelditu dira ordenantza honen aurka jotzen duten maila bereko edo ttikiagoko udal arauak edo honetan araututako gaiei buruzko xedapenak dituztenak.

Hirugarrena.-Ordenantza honetako manuak ez betetzeak udaltzainen eta osasun zerbitzuen salaketa ekarriko du berekin.

Laugarrena.-Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako izapideak bete ondoan hartuko du indarra.

TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Jokabiderako arau orokorrak

1. artikulua. Ibilgailuek debekatua dute asotsa egitea, seinale akustikoak desegokiro erabiliz edo tupustean azeleratuz, bai eta ihes-hodi trukatuek, ozen-ozen jarritako musika ekipoek edo bertzelako ezohiko inguruabarrek eragin dezaketena ere.

2. art. Ibilgailuen soinu-alarmak arrazoirik gabe pizteagatik zehapena ezarriko da.

3. art. Debekaturik dago suteak, zikinkeria, zirkulaziorako arriskua edo, oro har, kaltea eragin dezaketen gauzak edo isuriak bidera botatzea.

Halaber debekaturik dago eremu publikoan ibilgailuaren edonolako konponketa edo garbiketak egitea.

4. art. Oinezkoek debekaturik dute bidea baimenduta ez dauden tokietatik zeharkatzea. Toki baimenduetatik egin beharko dute, ahal den azkarren, gelditu gabe edo bertze erabiltzaileei traba egin gabe, eta zirkulazioa oztopatu gabe.

5. art. Galtzada gaizki baldin badago, obrak, eguraldia edo bertze zerbait direla eta, gidariek kasu eman beharko dute, istripurik eta oinezkoendako eragozpenik gerta ez dadin.

6. art. Arrastiritik argi-hastera bitarte ibilgailuek hurbilerako argiak piztuta eraman beharko dituzte, udal mugapeko galtzada guztietan. Motozikletek egun osoan eramanen dituzte argiak piztuta. Halaber, hurbilerako argiak, eguraldiak hala eskatzen duenean, eraman beharko dira piztuta.

7. art. Debekaturik dago gidatu bitartean telefonoak edo komunikatzeko antzeko bitartekoak erabiltzea, hauek "eskuak libre" izeneko gailua dutenetakoak ez badira, behintzat.

Bizikletak eta ziklomotorrak

8. art. Ziklomotorren, bizikleten, monopatinen eta gidarien energiak mugitzen dituen gainerako ibilgailuen kasuan, zirkulazioaren arau orokorrak bete beharko dituzte gidariek.

9. art. Bizikleta eta ziklomotorrak oinezkoendako alderdietan edo espaloi eta pasealekuetan aparkatu ahal izanen dira, Udalak ezarritako gune erreserbatu eta behar bezala seinalatuetan.

10. art. Aparkatzeko gune horietara oinez sartuko dituzte ziklomotorrak, gainean jarrita joan gabe eta motorra itzalirik, eta haren indarraz soilik espaloiaren koska igotzeko baliatuz.

11. art. Ziklomotorrak semibaterian aparkatuko dira galtzadan, gehienez ere metro eta erdiko zabalera okupatuz.

12. art. Motozikleta edo ziklomotor bat bi ibilgailuren artean aparkatuz gero, ez da horietara pasatzea galaraziko, ez eta zirkulaziora itzulzeko maniobra ere.

13. art. Debekaturik dago patinak eta monopatinak galtzadetan, espaloietan eta parke eta lorategietako karriketan ibiltzea, horretarako erreserbatutako alderik ez bada.

14. art. Bizikletak galtzadan barna joanen dira, ahal den eta hurbilen espaloitik. Errei bat baino gehiagoko bideetan, albokoetan barna ibiliko dira. Errei bat baino gehiagoko bidegurutzeetara hurbiltzean, egin beharreko biraketari dagokion eskuineragoko erreiaren eskuinaldetik joanen dira. Dena den, Udalak baimena eman dezake parke jakin batzuetan bizikletan ibiltzeko.

15. art. Debekaturik dago bizikletak gauez ibiltzea, aitzineko argia eta gibeleko islatzailea, gutxienez, ez badaramate.

Argi keinukaririk ez duten bizikleta eta ziklomotorren gidariek garaiz seinalatu beharko dituzte egin beharreko norabide aldaketak eta biraketak, besoak erabiliz, erregelamenduak adierazten duen bezala.

16. art. Ziklomotorren gidariak eta erabiltzaileak beharturik daude kaskoa erabiltzera, behar bezala homologatua, ongi jantzia eta lotua.

Zamalanak

17. art. Udalak zamalanetarako berariazko guneak finkatu ahalko ditu, erregelamenduzko seinale etzan edo zutikakoaren bidez adieraziak.

18. art. Gune horietan, zamalanak salgaien garraioan aritzen diren ibilgailuek eginen dituzte, hauek 2 metro zabal edo 5,5 metro luze baino gehiago ez badira, beti ere horretarako erreserbatutako guneen barnean eta erregelamenduzko seinale etzan edo zutikakoen bidez adierazitako ordutegien barnean.

19. art. Zamalanetarako erreserbatutako aldeetan, lan horiek egiteko nahitaezko denboran baizik ez da aparkatzen ahal eta inoiz ez 20 minutu baino gehiago.

20. art. Inolaz ere ez daiteke oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa eragotz edo oztopa, ez eta atari, saltoki edo baimendutako pasabideen sarbideak ere. Horretarako, zamalanetan erabiliko diren merkataritzako gaiak, materialak eta gauzak, lurrean utzi gabe, zuzenean eramanen dira ibilgailutik eraikinera edo alderantziz.

21. art. Lan horiek egiteko behar adina langile egonen da eta arretaz ariko dira, azkar, arriskurik gabe eta asots gutxi atereaz.

22. art. Ibilgailuak espaloiarekin batean lerrokatu beharko dira, ertzaren kontra, aitzinaldea zirkulazio orokorraren norabidean, salbu eta bateriako aparkalekuetan, kasu horretan ibilgailuak ezin izanen baitira horretarako seinalatutako eremutik kanpora atera.

23. art. Udalak aparkatzeko aldi baterako erreserbak eman ahal izanen ditu, lan berariazkoak egitearren (aldaerak, fuelaren hornidura, obrak, etab.), aldez aurretik eskatu eta dagokion tasa ordainduta.

Merkataritzako gai arriskutsuak eta garraioetako ibilgailu handiak

24. art. Merkataritzako Gai Arriskutsuen Errepide bidezko Garraioaren Erregelamendu Nazionalaren (1754/1976 Dekretuaren bidez onetsia) 1-a, 1-b, 1-c eta 2 motetan sartutako merkataritzako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek, Erregelamendu horren 1 edo 2-A arrisku etiketak eraman behar dituztenek, debekatua dute Andosillako hirigunearen barnean zehar ibiltzea.

25. art. 24. artikuluan aipatutako ibilgailuek erabat debekatua dute Andosillako udal mugape osoan aparkatzea.

26. art. Haien ezaugarriak, luze-zabalerak edo zamaren kokaera direla eta, Zirkulazioaren Kodearen 222. artikuluan ezarritako baimenak behar dituzten ibilgailuek Andosillako Udalari eskatu beharko diote ezen Udaltzaingoak egin diezaiela hirian zeharreko gidaritza, zaintza eta laguntza zerbitzua, eta dagokien tasa, Andosillako Udalaren ordenantza fiskalean ageri dena, ordaindu.

Oinezkoendako alderdiak

27. art. Andosillako Udalak ibilgailuak ibili eta aparkatzeko debekua, erabatekoa edo hein batekoa, ezarri ahal izanen du udalerriko alde batzuetan. Horiexek izanen dira oinezkoendako alderdiak.

28. art. Alderdi hauek zutikako seinaleen bidez zedarrituko dira, bai eta ibilgailuak toki horietara sartzea galarazi edo mugatuko duten bertze elementu batzuk ezarriz ere.

29. art. Oinezkoendako alderdietan ibilgailuak ibili eta aparkatzeko debekuak:

a) Zedarritu eta seinalatutako alderdiaren barrenean dauden bide guztiak hartu ahal izanen ditu.

b) Ibilgailuak ibili eta aparkatzeko galaraziriko denbora ordutegi batera mugatu ahal izanen du.

c) Finkoa izan daiteke edo soilik astegun batzuetan aplikatu.

30. art. Nolanahi ere, murrizketa hauek ez dute eraginik izanen Udalak, tokiaren zein ibilgailuaren erabiltzailearen ezaugarriak kontuan hartuta, baimena emandako ibilgailuen kasuan. Bizikletei ere ez diete eraginen, oinezkoendako aldeetan ibiltzen ahalko baitira, beti ere urrats arruntean dabilen pertsona baten zalutasunez egiten badute.

Oinezkoen kopurua apartekoa denean, udaltzainek hura mugatzeko behar diren neurriak har ditzakete.

31. art. Oinezkoendako alderdietan oinezkoak lehentasuna izanen du ibilgailuen aurretik, salbu eta ibilgailua larrialdietan ibili eta, erregelamenduari jarraikiz, hala erakusten denean.

32. art. Andosillako oinezkoendako alderdi guztietan abiadura mugaturik egonen da, eta 20 km ordukoa izanen da, gehienez.

Autobusak, kamioiak, atoiak eta karabanak aparkatzea

33. art. Oro har, 3.500 kg-tik gorako B.G.P. duten ibilgailuek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.

34. art. Halaber, 21 bidaiari baino gehiagorendako tokia duten autobusek debeku dute udal mugapeko bide guztietan aparkatzea.

35. art. Arestiko 33 eta 34. artikuluetan ezarritakoa galarazi gabe, Udalak Goardia Zibilaren kasernaren pareko aldea ezarri du, berariaz, 3.500 kg-tik gorako B.G.P. duten ibilgailuak eta 21 bidaiari baino gehiagorendako autobusak aparkatzeko.

36. art. Karabanak eta atoiak aparkatzeko beharrezkoa izanen da udal organo eskudunaren baimen berariazkoa eskuratu eta lurzoruaren probetxamendu bereziaren prezio publikoa ordaintzea.

37. art. Erabat debekaturik dago karabana, atoi eta etxebizitza-ibilgailuetan bizitzea udal mugapearen barrenean.

Trafikoaren kontrol eta antolamendurako neurriak

38. art. Udalak egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izanen ditu trafikoa antolatzeko, zenbait tokitan zirkulatzeko baldintzak aldatuz, murriztuz edo debekatuz, betikoz nahiz aldi baterako, aparkalekuak, zamalanak eta pertsona zein salgaien garraioa berrantolatuz eta arautuz.

3.500 kg-tik gorako B.G.P. duten ibilgailuek, gai arriskutsuak daramatzatenek eta 21 bidaiari baino gehiagorendako autobusek debekatuta dute Andosillako hirigunean barna zirkulatzea, non ez den udal mugapean eginkizun jakin bat egiteko (baimendutako zamalanak, aparkaleku baimendua, garraio publikoa, bidaiarien lineaz kanpoko garraioa...).

39. art. Udaltzaingoak aldi baterako aldatu ahal izanen du zirkulazioaren antolamendua, bai eta sarrerak debekatu edo murriztu ere, zirkulazioa seguru eta errazagoa izan dadin.

40. art. Udaltzaingoak trafikoari dagokionez egiten dituen adierazpenek, oinezkoei zein gidariei, lehentasuna izanen dute lehenagoko bertze edozein seinalazio edo arautegiren aldean. Adierazpen horiek argiak eta gidariarentzat edo oinezkoarentzat ulerterrazak izan beharko dute.

41. art. Udalak aldi baterako debekatu ahal izanen du aparkatzea jarduera baimenduek okupatu beharreko eremuetan eta konpondu, seinalatu, mantendu edo garbitu behar diren tokietan. Halako kasuetan eremu horiek mugatuko dira, debekua 24 ordu lehenagotik seinalatuz, neurriari noiz emanen zaion hasiera adierazten duten seinaleen bidez.

Epe horretan kentzen ez diren ibilgailuak Udalaren Garabi zerbitzuak eramanen ditu, inguruko toki batera edo udal altxatokira, baina jarduketa horrek ez du ekarriko ez tasa ordaindu beharrik ez trafiko salaketarik. Kasu horietan non dauden ibilgailuak jakinaraziko zaie titularrei.

42. art. Eremu publikoan edozein gauza paratzeko, Udalaren baimena beharko da. Horrelakorik ez duen oro berehalakoan kenduko da, interesatuaren kargura, bai eta, baimena izanik ere, bideetako segurtasuna edo osasungarritasuna ziurtatzeko neurriak hartu ez dituztenenak ere.

43. art. Erabat debekaturik dago zirkulazio seinaleak aurretik Udalaren baimena izan gabe paratzea.

Inolaz ere ez da baimenduko publizitatea zirkulazio seinaleetan edo haien ondoan jartzea.

44. art. Udalak halako bideak lehentasunekoak edo zirkulazio dentsitate handikoak direla deklaratu ahal izanen du, bigarren ilaran gelditzea debekatu eta bertan egindako arau-hausteengatiko zehapenei isuna ezartzeko.

45. art. Andosillako udal mugapeko eremu publikoan ibilgailuak aparkatzeko tokia mugatua da. Hortaz, elkartasunez jokatzeko deia luzatzen da.

Horrenbertzez, ibilgailu bat 15 egun gehienez egon ahalko da toki berean mugitu gabe. Epe hori gaindituta, ibilgailua aurreko tokitik gutxienez 100 metrora aparkatu beharko da.

Baimendutako eremuan denbora gehiegi emanez gero, zehapena jarriko da.

Sarrera mugatuko eremuak

46. art. Andosillako Udalak erabakitzen duen aldeetan, ibilgailuen sarrera nahiz barnean egin dezaketen denbora ere mugatzen ahal dira.

47. art. Alde horiek behar bezala markatuko dira eta, horrez gain, sarrera eragotzi, murriztu edo kontrolatzeko baliabide teknikoak erabil daitezke.

48. art. Eremu mugatuetan behar bezalako baimenik gabe sartzeak edo behar baino denbora gehiago egoteak zehapena ekarriko dute.

Garraio publikoaren geralekuak

49. art. Andosillako Udalak zehaztuko du non kokatu beharko diren garraio publikoaren eta bidaiarien lineaz kanpoko garraioaren geralekuak.

Autobusak geratu beharko dira horretarako prestatutako tokian, zirkulazio erreiak libre utziz.

50. art. Geralekuetan bidaiariak hartu eta uzteko behar den denbora baizik ezin da egon.

51. art. Taxi zerbitzurako garraio publikoko geralekuetan, soilik bidaiarien zain eta prest dauden bitartean egoten ahal dira ibilgailu horiek.

52. art. Ibilgailuen kopurua ez da inolaz ere izanen geralekuak har ditzakeen ibilgailuena baino handiagoa.

Ibilgailu abandonatuak

53. art. Ibilgailu abandonatuak karrikan luzaroan eta mugagabeko epean egon ez daitezen, eremu publikoa erabiltzeko ohiko aukerak murriztu eta narriadura estetikoa eta zikinkeria ekartzen baitituzte, ondoko artikuluetan aurreikusitako jarduketak eginen dira haien gainean, kanpoko itxurak, toki berean emandako denborak (60 egun gehienez) eta bertze inguruabarrek abandonaturik dagoela pentsarazten badute:

54. art. Andosillako Udalak ibilgailuaren erregistroko titularrari jakinaraziko dio hura ustez abandonatua dagoela, eta horrek bortz egun naturaleko epea izanen du egokitzat jotzen dituen alegazioak eta, betiere, ibilgailuaren aseguruaren kopia aurkezteko. Ibilgailua, arriskuren bat sortzen badu, kentzen ahalko da eta titularrari ondotik jakinarazi.

Aurreko lerroaldean aipatutako epean titularrak alegaziorik aurkezten ez badu, ez eta indarra duen asegururik ekarri ere, ibilgailua udal altxatokira eramanen da. Ibilgailua behin altxatokian utzita, handik eraman ahal izateko beharrezkoa izanen da indarra duen asegurua aurkeztu eta dagokion tasa ordaintzea.

Ibilgailu abandonatua altxatokira eraman ondotik, titularrak berreskuratzeko eskaerarik egin gabe, edo alegazioak eta indarra duen asegurua aurkezteko epea bukatuz geroztik, hogeita hamar egun natural iraganik, desegitera bidaliko da eta hala jakinaraziko zaio Probintziako Trafiko Burutzari, dagokion erregistroan baja emateko.

Gelditu eta aparkatzea

55. art. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen eranskineko 68. zenbakiari jarraikiz, ibilgailua, pertsonak hartu edo uzteko edo zamalanak egiteko, 2 minutu baino gutxiagoz mugitu gabe edukitzea da gelditzea.

Aparkatzea, berriz, aurreko lerroaldeko egoeran, hau da, geldituta, ez dagoen ibilgailua mugitu gabe edukitzea da.

56. art. Ibilgailua geldituta dagoenean, arau orokorra da gidaria ezin dela ibilgailutik aldendu, eta, salbuespen gisa, hala egiten badu, motorra itzali beharko du eta hurbil egon, eskatzen zaion unean edo egoerak behartuta, kendu ahal izateko.

57. art. Erabat debekaturik dago gelditzea:

a) Babeslekuetan, babesguneetan, erdibitzaileetan, oinezkoendako alderdietan eta trafikoa bideratzen duten gainerako elementuetan.

b) Eraikinetako sarrera-irteeretan, dagokien pasabide seinalea dutenetan.

c) Seinaleak ongi ikustea eragozten den tokietan.

d) Izkina, bidegurutze edo bidebanatzeetatik 5 metro baino gutxiagora.

e) Zubietan, tuneletan eta gainetiko pasabideen azpian, kontrako seinalerik ez badago.

f) Espaloietan, pasealekuetan, oinezkoendako alderdietan eta lorategietan.

g) Zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako erreserbatutako errei edo bide-zatietan.

h) Ezinduendako edo bertze erabilera batzuetarako espaloi-oketsetan.

i) Zirkulazioaren errei bat oztopatzen den tokietan.

j) Seinaleak debekatzen duen tokietan.

k) Seinaleak baimendutako biraketa egitea eragozten denean.

l) Hiriko garraio publikorako baizik ez diren geraleku eta aparkalekuetan.

m) Zirkulazioa oztopatzen den bertze toki guztietan, denbora txikienerako bada ere.

58. art. Ibilgailuak ilaran aparkatu ahal izanen dira, hau da, zintarriarekin batean lerrokatuak; baterian, hau da, zintarriarekiko perpendikularrean; edo semibaterian, zeharka.

59 art. 1. Zoladuran seinaleak dituzten aparkalekuetan, ibilgailuak markatutako perimetroaren barnean aparkatuko dira.

2. Ibilgailuak zintarritik ahal den hurbilen aparkatuko dira, galtzadaren alde hori garbitu ahal izateko adina tartea utziz.

3. Eremu publikoetan ezin izanen dira aparkatu ibilgailu motoretik bereizitako atoiak.

4. Bertze erabiltzaileek gainerako tokia ahalik eta hobekien erabiltzeko maneran aparkatuko da.

Baterian aparkatuz gero, alde bietan aparkatutako ibilgailuetara arazorik gabe sartzeko maneran eginen da.

5. Zamalan, zerbitzu ofizial eta abarretarako aldi baterako erreserbaturiko alderdietan ordutegitik kanpo aparkatzea libre izanen da, salbu eta espreski debekaturik badago.

60. art. Erabat debekaturik dago aparkatzea:

a) Seinaleek debekatzen duten tokietan.

b) Gelditzea debekatuta dagoen tokietan.

c) Bigarren ilaran, edozein kasutan.

d) Zamalanetarako seinalatutako tokietan, debora mugen barrenean.

e) Pasabideetan, erabat edo hein batean.

f) Zaborrontzien ondoan, zabor bilketa galaraziz edo oztopatuz.

g) Aparkaleku publiko batean, ongi aparkatutako ibilgailu bat ateratzea eragotziz edo oztopatuz.

h) Espaloirik ez duten karrika urbanizatuetan.

i) Ezinduek bertze inork ez erabiltzeko seinalatutako tokietan.

j) Galtzadaren erdian.

k) Zerbitzu publikoaren, Andosillako Udalaren, erakunde ofizialen eta antzekoen ibilgailuendako erreserbatutako eremuetan.

l) Behar bezala seinalatutako toki erreserbatuetan.

m) Udaltzaingoak baimen berezia duten pertsonendako adierazten dituen tokietan (elbarriak...).

Ibilgailuak eremu publikotik kentzea

61. art. Udaltzainek, egin behar duenak segituan egiten ez badu, ibilgailuak eremu publikotik kendu eta udal altxatokira eramaten ahalko dituzte honako kasu hauetan:

a) Arriskutsua denean, ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioari nahiz zerbitzu publikoen funtzionamenduari traba larria egiten dienean, ondare publikoa narriatzen duenean eta, orobat, ibilgailu hori eremu publikoan abandonatua dagoela uste izatekoa denean.

b) Istripuren bat izan eta abiatu ezinik gelditzen denean.

c) Ibilgailua bera hondatu delako, ibilgetzen bada.

d) Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen 67.1 artikuluaren hirugarren lerroaldean xedatutakoari jarraikiz, ibilgailua ibilgetu ondotik, arau-hausleak isunaren zenbatekoa ordaindu nahi ez duenean edo hura ordaintzeko bermerik eman nahi ez duenean.

e) Ibilgailua erreietan edo zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako soilik erreserbatutako bide-zatietan aparkatuta dagoenean.

f) Zaborrontziak husteko lanak oztopatzen dituenean.

g) Ibilgailua etilometria frogen ondorioz ibilgetua egonik, behar bezalako baimena duen bertze pertsona batek ibilgailuaren kargua hartzen ez duenean. Horrelakorik baldin badago, horrek ere egin beharko du froga eta baimendutako tasa ezin izanen du gainditu.

62. art. Kasu bakar batzuk baizik ez aipatzearren, ibilgailua ordenantza honen aurreko artikuluaren a) atalean zehaztutako inguruabarretan dagoela eta, beraz, kentzea justifikatua dagoela ulertuko da:

1. Gelditzea debekaturik dagoen toki batean aparkatuta dagoenean.

2. Ibilgailua bigarren lerroan eta gidaririk gabe aparkatuta dagoenean.

3. Alaka baten erpinetik edo izkina baten mutur edo eskuadratik zati bat ateratzen denean, bertze gidariei maniobra arriskutsuak egitera behartuz.

4. Oinezkoen pasabide seinalatu batean edo ezinduendako espaloi-okets batean aparkatuta dagoenean.

5. Erabiltzeko baimendutako orduen barnean pasabide bat osorik edo zati batean okupatzen duenean.

6. Zamalanetarako erreserbatutako toki batean, erabilera orduetan, aparkatuta dagoenean.

7. Garraio publikoaren geraleku seinalatu eta mugatu batean aparkatuta dagoenean.

8. Larrialdi eta segurtasun zerbitzuetarako espresuki erreserbatutako tokietan aparkatuta dagoenean.

9. Elbarriendako toki erreserbatu batean aparkatuta dagoenean.

10. Espaloi, ibiltoki, babesgune, pasealeku edo zoladuran zerrendak pintatuta dauden tokietan aparkatuta dagoenean, espresuki baimenduta dagoenean izan ezik.

11. Bidearen gainerako erabiltzaileei trafiko seinaleak ikustea eragozten dienean.

12. Biraketa eragotzi edo hura egiteko maniobrak egitera behartzen duenean.

13. Bide batetik datozen gidariei bertze bidea ikustea trabatzen dienean.

14. Eraikin bateko sarrera osorik nahiz zati batean oztopatzen duenean.

15. Galtzadaren erdian aparkatuta dagoenean.

16. Betiere, aurreko kasuetan bezala, arriskua edo zirkulazioari zein zerbitzu publikoen funtzionamenduari eragozpen handia sortzen baldin badie.

63. art. Arau-hausterik egon gabe ere, eremu publikotik ibilgailuak kendu ahal izanen dituzte kasu hauetan:

1. Behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatuta dagoen toki batean edo segizio ofizial, prozesio edo antzeko baten pasabidean aparkatuta baldin badaude.

2. Eremu publikoa garbitu, konpondu, kontserbatu edo hartan seinaleak paratu ahal izateko ibilgailuak kendu beharra dagoenean.

3. Larrialdietan.

Inguruabar hauen abisua lehenbailehen egin beharko da eta baimendutako tokirik hurbilenera eramanen dira ibilgailuak, edo udal altxatokira, eta titularrei non dauden jakinaraziko zaie.

Eramateak ez du inolako ordainketarik sorraraziko, ibilgailua noranahi eramanda ere.

64. art. Baldin eta, ibilgailua kentzeko lanak hasita, gidaria agertzen bada, bertan behera utziko dira lan horiek, beti ere Andosillako Udalaren ordenantza fiskaletan kontzeptu horrengatik agertzen den tasa ordaindu ondoren.

Zehapen prozedura

65. art. Ordenantza honetan araututako gaietan eraman beharreko prozedura Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide-segurtasunaren arloko Zehapen Prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuan ezarritakoa izanen da, eta aipatutakoan aurreikusirik ez daudenetan Zehapen Ahalmenaz Baliatzeko Prozeduraren Erregelamendua, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa, aplikatuko da.

66. art. Ordenantza honetan araututakoaren kontrako arau-hausteengatik irekitako espedienteak Andosillako udaltzainburuak izapidatuko ditu, edo haren eginkizunak betetzen dituenak. Udaltzainburua kanpoan badago edo haren errefusatze edo abstentzioa, legezko arrazoia dela eta, gertatzen bada, alkate-udalburuak izendatzen duena ariko da haren ordez. Izapidaketa amaituta, Andosillako Udaleko alkate-udalburuak emanen du bidezkoa den ebazpena.

67. art. Zehapena Udalaren eskumenekoa ez den arau-hausteen kasuan, Andosillako Udaltzaingoak salaketa eginen du, eta ondoren administrazio eskudunari igorriko zaio.

68. art. Diru zehapenarekin batera, gidatzeko baimena edo lizentzia bertan behera utzi edo kentzeko zehapena ere jaso dezaketen arau-hausteengatik irekitako zehapen espedienteak, betiere zehapena Udalaren eskumenekoa duten egitateak badira, Andosillako udaltzainburuak izapidatu eta ebatziko ditu, eta ondotik agintari eskudunari igorriko zaizkio, soilik gidatzeko baimena edo lizentzia bertan behera utzi edo kentzeko balizko zehapena ezar dezan.

69. art. Jakinarazpenetarako, ibilgailuaren gidariaren eta titularraren helbidea gidarien eta arau-hausleen erregistroan eta ibilgailuenean, hurrenez hurren, ageri dena izanen da. Interesatuak bertze helbide bat ematen badu, aldatu eginen da, horretarako arrazoia, instruktorearen iritziz, prozedurari trabak jartzeko ahalegin maltzurra ez bada.

70. art. Zehapen espedienteen ebazpenaren kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epearen barnean.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenaren egunetik hilabeteko epean

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien arloko epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Indarrik gabe gelditu dira ordenantza honi kontra egiten dioten edo bertan araututako gaiei buruzko xedapenak dituzten maila bereko edo baxuagoko udal arauak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Bakarra.-Ordenantza honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean behin betikoz argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ZEHAPENEN ERANSKINA

Lehenbizikoa.-Andosillako udal mugapean zirkulazio arauen kontra egiten diren arau-hausteak Eremu publikoen erabileraren eta trafikoaren gaineko ordenantzan xedatutakoa eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilean xedatutakoa betez, ondoko hauek izanen dira, arau-hausteen arabera:

9. art. Jokabidea zirkulazioan; axolagabe/era beldurgarrian gidatzea (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Zirkulazioari traba eginez jokatzea: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-úBertzeak arriskuan jarriz, kaltetuz edo trabatuz jokatzea: 6.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ondasunetan kalteak sortuz jokatzea: 11.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Edozein kalte galarazteko ardura eta arreta gabe gidatzea: 11.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Axolagabe gidatzea: 25.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Era beldurgarrian gidatzea: 50.000 pezeta.

10. art. Obra eta jarduera debekatuak (339/90 LED)

2. idatz-zatia.-Zirkulatzea, gelditzea edo aparkatzea galaraz dezaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Zirkulatzea, gelditzea edo aparkatzea arriskutsu bihur dezaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Bidea edo bertako instalazioak honda ditzaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Zirkulatzea, gelditzea edo aparkatzeko baldintza egokiak alda ditzaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 6.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, lehenbailehen hura desagertzeko behar diren neurriak hartu gabe: 6.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, gainerako erabiltzaileak ohar daitezen behar diren neurriak hartu gabe: 6.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, zirkulazioa traba ez dadin behar diren neurriak hartu gabe: 6.000 pezeta.

5. idatz-zatia.-Asotsa ateratzea, gasak, gai kutsakorrak edo asaldura elektromagnetikoak bideetan sortzea, arauzko mugetatik goiti: 11.000 pezeta.

11. art. Gidariendako arau orokorrak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Ibilgailuak zein animaliak gidatzea, une oro haiek kontrolatzeko moduan egon gabe: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Behar den arretarik gabe gidatzea errepidean doazen bertze erabiltzaileengandik hurbil: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, norberaren mugimenduak kontrolatzeko askatasunik gabe: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea behar den ikus eremurik izan gabe: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, hura eramateko une oro behar den arretarik gabe: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, behar bezalako egoneran egon gabe: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, gainerako bidaiariak behar bezalako egoneran egon daitezen arduratu gabe: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, garraiatzen diren gauzak gidatzeari traba egin ez diezaioten, behar bezala paratu gabe: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, garraiatzen den animaliaren batek gidatzeari traba egin ez diezaion, behar bezala paratu gabe: 3.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Hotsak hartzen nahiz sortzen dituen aparaturen bati loturiko kasko edo aurikularrak ezarrita gidatzea: 10.000 pezeta.

4. idatz-zatia.-12 urtetik beheitikoren bat ibilgailuaren aurreko jezarlekuetan eramatea, gailu homologaturik gabe: 15.000 pezeta.

12. art. Edari alkoholdunak, sorgorkariak eta antzekoak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, odoletan 0,8 gramotik goitiko alkohol tasa duela: 20.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, odoletan 0,9 gramotik goitiko alkohol tasa duela: 30.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.ko 1,2 gramotik goitiko alkohol tasa duela, 1,6 gramo gainditu gabe: 40.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.ko 1,6 gramotik goitiko alkohol tasa duela: 50.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, arauzkoa baino handiagoa den sorgorkari tasa duela: 50.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ibilgailua gidatzea, arauzkoa baino handiagoa den gai kimikoen tasa duela: 50.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Alkohol intoxikazioaren maila frogatzeko ezarrita dauden arauzko probei uko egitea: 50.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Gai kimikoen intoxikazioaren maila frogatzeko ezarrita dauden arauzko probei uko egitea: 50.000 pezeta. .kp on

13. art. Zirkulazioaren norabidea (339/90 LED)

úZirkulatzeko bi norabide dituen eremu publiko batean galtzadaren ezkerretik ibiltzea, ikus-tarte zabala duen zati batean: 6.000 pezeta.

úZirkulatzeko bi norabide dituen eremu publiko batean ezkerretik ibiltzea, erabakitakoaren aurkako norabidean, ikus-tarte txikia duen bihurgune edo sestra aldaketa batean: 50.000 pezeta. 14. art. Erreien erabilera (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Bazterbidean ibiltzea, larrialdiko arrazoirik gabe, horretara beharturik ez dagoen ibilgailu batean: 3.000 pezeta.

1C. idatz-zatia.-Bizigunetik kanpo, eskuinekoa ez den bertze errei batean zirkulatzea, ondotik duen bertze ibilgailu baten ibilia trabatuz: 3.000 pezeta.

1C. idatz-zatia.-Bizigunetik kanpo, eskuinekoa ez den bertze errei batean zirkulatzea, berez errei hura erabili behar duen ibilgailu batekin, egoerak horretara behartu gabe: 6.000 pezeta.

1C. idatz-zatia.-Bizigunetik kanpo, eskuinekoa ez den bertze errei ba-tean zirkulatzea, berez errei hura erabili behar duen ibilgailu batekin, ondotik duen bertze baten ibilia trabatuz: 11.000 pezeta.

1D. idatz-zatia.-Herri barrenean, norabide berean, lur gaineko seinalez mugaturik, bi errei dituen galtzadan ibiltzea errei batetik bertzera aldatuz, inongo arrazoi frogaturik gabe: 3.000 pezeta.

15. art. Bazterbidearen erabilera (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Galtzadan behar baino gehiago sartuz zirkulatzea, bazterbidetik ibili behar duen ibilgailua gidatuz: 6.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Galtzadan behar baino gehiago sartuz zirkulatzea, larrialdia dela eta, abiadura txikiagatik bazterbidetik joan behar duenean, zirkulazioan oztopo handiak sortzen dituela: 11.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Bertze ibilgailu baten parean zirkulatzea, horrela joatea biek debekatua izanik: 6.000 pezeta.

16. art. Zirkulazio norabidearen kasu bereziak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Eskudun agintariak errandakoaz bertze bide zati bat erabiltzea: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Eskudun agintariak errandakoaz bertze bide zati bat erabiltzea, erabakitakoaren aurkako norabidean: 20.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Zenbait ibilgailu eta bide jakin batzuetan zirkulatzeko murriztapen edo mugen aurka egitea: 10.000 pezeta.

17. art. Babestokiak, isletak edo bide erakusleak (339/90 LED)

Babestokia, isleta edo bide erakuslea ezkerretara ez uztea, zirkulatzeko bi norabide dituen errepidean: 3.000 pezeta.

19. art. Abiaduraren muga (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Ikus-tartearen barrenean eta egon daitekeen edozein oztoporen aurrean ibilgailua gelditzea galarazten dion abiaduran zirkulatzea: 16.000 pezeta.

20. art. Tarteak eta eska daitekeen abiadura (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Bapateko arriskurik gabe, abiadura nabarmen jaistea, atzetik datozen ibilgailuekin jotzeko arriskua sortuz: 16.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Bertze ibilgailu baten ondotik zirkulatzea, bapatean frenatuz gero, hura jo gabe gelditzea galarazten dion tartea utzi gabe: 6.000 pezeta.

5. idatz-zatia.-Ibilgailuen artean abiadura lehian aritzea, eskudun agintariak horretarako seinalatu ez duen eremu publiko edo erabilera publikoko batean: 25.000 pezeta.

21. art. Bide emateko lehentasunen gaineko arau orokorrak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Biderik ez ematea behar bezala seinalaturiko bidegurutze batean: 20.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Biderik ez ematea bidegurutze batean eskuinetik datozkion ibilgailuei: 16.000 pezeta.

2A. idatz-zatia.-Zoladurarik gabeko bide batean zirkulatuz, zoladura duen bertze batetik datorrenari biderik ez ematea: 16.000 pezeta.

2.C idatz-zatia.-Biribilgu batean sartzea, barrenean dauden ibilgailuei biderik eman gabe: 16.000 pezeta.

22. art. Bide emateko lehentasuna, zati estu eta malda handikoetan (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Biderik ez ematea seinalatu gabeko tarte estu batean lehendabizi sartu den bertze ibilgailu bati, harekin gurutzatzea ezinezkoa edo oso zaila izanik: 16.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Biderik ez ematea tarte estu seinalatu batean lehendabizi sartu den bertze ibilgailu bati, harekin gurutzatzea ezinezkoa edo oso zaila izanik: 16.000 pezeta.

23. art. Bide emateko lehentasuna, gidari, oinezko eta animalien artean (339/90 LED)

1A. idatz-zatia.-Oinezkoen bide lehentasunari kasurik ez egitea behar bezala seinalaturiko pasabidean: 25.000 pezeta.

1B. idatz-zatia.-Bertze bide batean sartzeko ibilgailuarekin biraketa egitea, trabeskatzen ari diren oinezkoei biderik eman gabe: 20.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Oinezkoendako barruti batetik pasatzea, bertan dabiltzan oinezkoei pasatzen utzi gabe: 20.000 pezeta.

3A. idatz-zatia.Oinezkoei biderik eman gabe ibilgailuz zirkulatzea, jendeak garraio kolektibo bat hartu edo utzi behar duenean, horretarako seinalaturiko geralekuan: 20.000 pezeta.

3B. idatz-zatia.-Ibilgailuz zirkulatzea, segizio antolatu bati biderik eman gabe: 20.000 pezeta.

4. idatz-zatia.-Animaliaren bat eramatea, tarte horretan, ibilgailuen bide lehentasunari kasu egin gabe: 16.000 pezeta.

24. art. Bide emateko lehentasuna gurutzaguneetan (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Bertze ibilgailu baten lehentasunari kasu ez egitea behar bezala seinalaturiko gurutzagune batean, haren gidaria behartuz ibilbidea edo abiadura bapatean aldatzera: 25.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Bertze ibilgailu baten lehentasunari kasu ez egitea seinalatu gabeko gurutzagune batean, haren gidaria behartuz ibilbidea edo abiadura bapatean aldatzera: 20.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Ibilgailuaz gurutzagune batean sartu eta bertan geldirik geratzea, zeharkako zirkulazioa galarazi edo oztopatuz: 16.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Oinezkoen pasabide batean ibilgailuaz sartu eta bertan geldirik gelditzea, oinezkoen zirkulazioa galarazi edo oztopatuz: 16.000 pezeta.

25. art. Bide emateko lehentasuna eta larrialdi zerbitzuetako ibilgailuak (339/90 LED)

Biderik ez ematea larrialdi zerbitzuko ibilgailu bati horrelako zerbitzu bat ematen ari denean: 35.000 pezeta.

26. art. Ibilgailuak bidera sartzea (339/90 LED)

Geldirik edo aparkatuta egonda, aldez aurretik gainerako erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeela begiratu gabe, bidera sartzea: 3.000 pezeta.

Inguruko bide edo eremu batetik, aldez aurretik gainerako erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeela begiratu gabe, bidera sartzea: 3.000 pezeta.

Geldirik edo aparkatuta egonda, bertze ibilgailuei biderik eman gabe, bidera sartzea: 16.000 pezetakoa.

Inguruko bide edo eremu batetik, bertze ibilgailuei biderik eman gabe, bidera sartzea: 16.000 pezeta.

Bidera sartzea, maniobra behar bezala seinalatu gabe: 3.000 pezeta.

27. art. Ibilgailuak gidatzea bertzeek sartu behar duten tartean (339/90 LED)

Eginahalik ez egitea bertze ibilgailuak bidera sar daitezen: 3.000 pezeta.

28. art. Bide, galtzada eta erreiz aldatzea (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Aldez aurretik eta behar den denboran atzetik heldu diren bertze gidariei jakinarazi gabe, ibilgailuarekin biraketa egitea: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Aldez aurretik eta behar den denboraz atzetik heldu diren bertze gidariei jakinarazi gabe, ibilgailuarekin biraketa egitea: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Ibilgailua biratzea, kontrako norabidean heldu direnentzat arriskua sortuz, zein abiaduratan eta zein distantziatara datozen kontutan hartuta: 25.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Norabidea ezkerretara aldatu, behar bezala ikusteko tartea izan gabe: 16.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Alde batera egitea erreiz aldatzeko, hartu nahi den erreitik datorrenaren lehentasunari kasu egin gabe: 16.000 pezeta.

29. art. Itzulbideak (339/90 LED)

Itzulbidea hartzea, gidariaren asmoa aginduzko seinaleen bidez eta behar adina denboraz adierazi gabe: 16.000 pezeta.

Itzulbidea hartzea, bidean doazen bertzeentzat arriskua sortuz: 25.000 pezeta.

Itzulbidea hartzea, bidean datozenak trabatuz: 25.000 pezeta.

30. art. Itzulbide debekua (339/90 LED)

Itzulbidea hartzea, ikus-tarte txikiko zati batean: 20.000 pezeta.

Itzulbidea hartzea, trenbideko pasagune batean: 16.000 pezeta.

Itzulbidea hartzea, tunel seinalea duen zati batean: 16.000 pezeta.

Itzulbidea hartzea, bertze bat aitzinatzea debekatua egon eta itzulbidea hartzeko baimen espresurik ez dagoen toki batean, behar adinako ikus-tarterik gabe: 25.000 pezeta.

Itzulbidea hartzea, bertze bat aitzinatzea debekatua egon eta itzulbidea hartzeko baimen espresurik ez dagoen toki batean, behar adinako ikus-tartea izanik: 16.000 pezeta.

31. art. Gibelka ibiltzea (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Gibelka ibiltzea inongo arrazoirik gabe: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Gibelka ibiltzea, egin nahi den maniobrarako aski den denboran baino luzeagoan: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Gibelkako mugimendua poliki ez egitea: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Gibelka joatea aginduzko seinaleak egin gabe: 3.000 pezetea.

2. idatz-zatia.-Gibelka joatea gainerako erabiltzaileentzat, ikus-tarte, espazio eta denboragatik, arriskurik sortzen ez duela begiratu gabe: 3.000 pezeta.

33. art. Aitzinatzeko arau orokorrak (339/90 LED)

Aitzinatzea Erregelamenduaren aurka: 16.000 pezeta.

Aitzinatzea gainerako erabiltzaileentzat arriskua sortuz: 20.000 pezeta.

35. art. Ibilgailu aitzinatuarendako arauak (339/90 LED)

2. idatz-zatia.-Aitzinatzeko unean, aurreratu dezaten galarazi edota zailtzen duten mugimenduak egitea: 16.000 pezeta.

38. eta 39. artikuluak. Gelditu eta aparkatzeko arauak. Gelditu eta aparkatzeko debekuak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Udalaren garabi zerbitzuak ibilgailua kaletik kentzera behartzen duten geldialdi edo aparkatzeak, leku arriskutsuan egin badira edo zirkulazioa larriki oztopatzen badute: 16.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Lehen lerroaldean ez dauden geldialdi desegokiak: 3.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Lehen lerroaldean ez dauden aparkatze desegokiak: 6.000 pezeta.

42. art. Argien nahitaezko erabilera (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Arrastiritik argiridia arte arauzko argiak piztu gabe zirkulatzea: 16.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Tunelean edota tunel seinalearen agindupeko tarteunean arauzko argiak piztu gabe zirkulatzea: 16.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Hurbilerako argiek itsutzen dutela zirkulatzea: 16.000 pezeta.

2A idatz-zatia.-Egunez motozikletan zirkulatzea arauzko argirik piztu gabe: 3.000 pezeta.

2B idatz-zatia.-Bihurgarri den edo erreserbaturik edota salbuespenez irekita dagoen erreian barrena egunez zirkulatzea, ohikoa ez den norabidean, arauzko argiak piztu gabe: 6.000 pezeta.

43. art. Argia erabiltzeko kasu bereziak (339/90 LED)

Arauzko argiak ez erabiltzea metereologia edo ingurugiro arrazoiengatik ikusmena nabarmen murrizten denean: 6.000 pezeta.

44. art. Gidariendako ohartarazpenak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Ibilgailuen gidariak ez ohartaraztea, bidearen bertze erabiltzaileei, egin gogo dituen maniobrez, argi seinaleez baliatuz edo, bertzela, besoaz, arauz ezarritakoaren arabera: 6.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Arrazoirik gabe edo gehiegikeriaz erabiltzea argi eta hotsen bidezko seinaleak: 6.000 pezeta.

4. idatz-zatia.-Arauen kontrako kasu edo baldintzetan seinale bereziak egitea: 6.000 pezeta.

4. idatz-zatia.-Herrilanak egiteko kamioi eta makinek, edota istripu edo matxura izan duten ibilgailuak garraiatzeko ibilgailuek auto-hori koloreko argi dizdizari edo birakariaren bidez, seinalerik ez egitea arauzko kasu eta baldintzetan: 6.000 pezeta.

4. idatz-zatia.-Seinale bereziak egiteko gailua muntatu edo erabiltzea, horretarako baimenik izan gabe: 6.000 pezeta.

45. art. Ateak

Ibilgailuaren ateak irekirik eramatea: 3.000 pezeta.

Ibilgailua arrunt geldirik izan gabe ateak irekitzea: 3.000 pezeta.

Ateak irekitzea edo ibilgailutik jeistea, bertze erabiltzaileentzat arriskutsu edo trabagarri den aurretik begiratu gabe: 3.000 pezeta.

46. art. Motorea itzaltzea (339/90 LED)

Tunel edo leku itxi batean geldirik egonik ibilgailuaren motorea ez itzaltzea: 6.000 pezeta.

Erregaiz hornitu bitartean ibilgailuaren motorea ez itzaltzea: 6.000 pezeta.

47. art. Uhala, kaskoa eta segurtasuneko gainerako elementuak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Gidariak nahiz gainerako bidaiariek segurtasun uhala ez erabiltzea erregelamenduan zehazturiko kasu eta baldintzetan: 6.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Babeserako kaskoa ez erabiltzea erregelamenduan zehazturiko kasu eta baldintzetan, motozikletaz edo ziklomotorez ibiltzean: 11.000 pezeta.

49. art. Oinezkoak (339/90 LED)

2. idatz-zatia.-Oinezkoentzat berezitako lekurik ez duen errepidean, galtzadaren ezkerraldetik ez ibiltzea: 3.000 pezeta.

50. art. Animaliak (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Legeak begiratzen dituen bideetan, orga-aziendak, zamariak nahiz zamalkatzeko animaliak edo banakako azienda buruak ibiltzea, hartan debekaturiko kasu eta baldintzetan: 3.000.

51. art. Sorospenik ez ematea behar edo istripuetan (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta kaltetuei laguntzarik ez ematea edo laguntzarik ez eskatzea: 50.000.

1. idatz-zatia.-Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta laguntzarik ez ematea arrisku edo kalte gehiago galarazi edo, ahal den neurrian, zirkulazioaren segurtasuna bere onera ekartzeko: 16.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Trafiko istripu batean nahasirik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta laguntzarik ez ematea gertakaria argitzeko: 3.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Istripu edo matxura dela eta, ibilgailuaz edo haren kargarekin galtzada oztopatu eta gidariak, eta hura behar bezala ez seinalatzea: 6.000.

2. idatz-zatia.-Istripu edo matxura dela eta, ibilgailuaz edo haren kargarekin galtzada oztopatu eta gidariak, ahalik eta lasterren bidetik kentzeko neurriak ez hartzea: 6.000 pezeta.

53. art. Zirkulazio seinaleei kasu ez egitea (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Aginduzko seinale bati kasurik ez egitea: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Debekuzko seinale bati kasu ez egitea: 3.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Arauzko seinale baten mezuaren arabera ez jokatzea: 3.000 pezeta.

55. art. Arauzkoak ez diren seinaleak erabiltzea (339/90 LED)

3. idatz-zatia.-Legearen xede diren bideetan arauen zehaztasunak betetzen ez dituzten seinaleak erabiltzea: 6.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Legearen xede diren bideetan arauen zehaztasunak betetzen ez dituzten bide-markak erabiltzea: 6.000 pezeta.

58. art. Seinaleak kendu, aldatu eta okertzea (339/90 LED)

1. idatz-zatia.-Arauz kontrako seinaleak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 15.000 pezeta.

1. idatz-zatia.-Xedea galdu duten seinaleak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 15.000.

1. idatz-zatia.-Seinale hondatuak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 15.000

2. idatz-zatia.-Seinaleak bide batean paratzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 15.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Seinaleak bide batetik kentzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 15.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Bide bateko seinaleak lekuz aldatzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 15.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Bide bateko seinaleak aldatzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 15.000 pezeta.

2. idatz-zatia.-Bide bateko seinaleak gordetzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 15.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen edukia aldatzea: 15.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen gainean plakak, afixak, markak edo ikuspena nahiz haien eraginkortasuna murriz dezaketen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen gainean plakak, afixak, markak edo bidearen erabiltzaileak itsu ditzaketen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen gainean plakak, afixak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen gainean plakak, afixak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen inguruan plakak, afixak, markak edo nahasgarri izan daitezkeen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen inguruan plakak, afixak, markak edo bidearen erabiltzaileak itsu ditzaketen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

3. idatz-zatia.-Seinaleen inguruan plakak, afixak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bertzelakoak paratzea: 11.000 pezeta.

72. art. Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularrak ez identifikatzea, horren eskaera egiten zaionean (339/90 LED)

3. idatz-zatia.-Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularrak ez identifikatzea, horren eskaera egiten zaionean: 50.000 pezeta.

Bigarrena.-Arau-hauste oso larriak dira, eta beraz, 50.001etik 100.000 pezeta bitarteko isuna jaso ahalko dute, Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak larritzat hartzen dituenak, trafiko handia dela, bidearen ezaugarriak edo egoera dela, eguratsaren egoera edo ikus-tarte eskasa dela, ibilgailu eta bertze erabiltzaile gehiago pilatzen direla, edo arau-haustea egiten den unean kasu larrietarako aurreikusita den arriskua areagotzen duen antzeko bertze edozein gorabehera dela eta arriskua sortzen denean.

Iragarkiaren kodea: A0009585