146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Trafikoko Legearen aurkako arau-hausteen zerrenda. (Salaketak)

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetza honi aurkeztu zaizkion salaketa batzuk, beheko zerrendan ageri direnak, jakinarazi al izan ez direnez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz:

Jabea: Iceron Consulting SC. Matrikula: BI-5104-CU. Tokia: Frontoia. Eguna: 2000-07-01. Ordua: 17,45. Zenbatekoa: 10.000. Arau-haustea: ZEO 94.1. Espedientea: 120/00.

Jabea: Angel Labarta Martínez. Matrikula: C2-212-BCH. Tokia: Parroki Etxea. Eguna: 2000-05-21. Ordua: 06,30. Zenbatekoa: 10.000. Arau-haustea: ZEO 154. Espedientea: 125/00.

Isuna, irmo bilakatu ondoko hamabost egun baliodunetan ordaindu behar da. Epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu prozeduraren bidez ordainaraziko da.

Argitalpen honek salaketaren jakinarazpenaren ondorioak ditu eta haren aurka honela jardun daiteke:

a) Alkatetzari idatziz alegatzea, hamabortz egun balioduneko epean alegatu ere, nork bere defentsarako egokia ikusten duena, betiere Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluari jarraikiz, eta egoki juzkatzen diren frogak aurkeztea edo haien gaineko proposamenak egitea.

b) Isuna ordaintzea, epe berean.

1398/93 Errege Dekretuaren 13.2) artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, arestian aipatu epearen barrenean honako idazkiari alegaziorik egiten ez bazaio, prozedura abiarazte hau ebazpen proposamentzat har daiteke.

Lodosan, bi milako urriaren hogeita bortzean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0010012