146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1144/2000 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Tutera-Tauste NA-126 errepideko zorua, Fustiñana eta Zaragozako probintziako muga artean, egokitu eta sendotzeko lanak (11+500 k.p.tik 23+000 k.p.ra)" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Tutera-Tauste NA-126 errepideko zorua, Fustiñana eta Zaragozako probintziako muga artean, egokitu eta sendotzeko lanak (11+500 k.p.tik 23+000 k.p.ra)" kontratatzeko, honako oinarri hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Tutera-Tauste NA-126 errepideko zorua, Fustiñana eta Zaragozako probintziako muga artean, egokitu eta sendotzeko lanak (11+500 k.p.tik 23+000 k.p.ra)" egitea.

-Adjudikazio modua: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 143.253.826 pezeta (860.972,83 euro).

-Egiteko epea: 90 egun natural.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4 azpitaldea, f) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2001eko urtarrilaren 4ra arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren pleguaren berri jakin nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu, 948 42 36 24 telefonora (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2001eko urtarrilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita batean.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Somavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ................ J/A-ak, adinez nagusiak, ................(e)ko ............ kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ............ ordezkatuz), "Tutera-Tauste NA-126 errepideko zorua, Fustiñana eta Zarazogzako probintziako muga artean, egokitu eta sendotzeko lanak (11+500 k.p.tik 23+000 k.p.ra)" enkante bidez adjudikatzeko ..........(e)ko .....garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .............. (zenbakitan) ........... pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0010980