146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1141/2000 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-232 errepidean (Tuterako saihesbidea) galtzada bikoizteko eraikuntza proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda osatu ondoren, irekitako jendaurreko epean aurkeztu diren alegazioei erantzun eta okupazio aurreko aktak egiteko deia egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 899/2000 Ebazpenaren bidez, N-232 errepidean (Tuterako saihesbidea) galtzada bikoizteko eraikuntza proiektuan" aurreikusitako ubideak eta bideak berriz jartzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jarri zen jendaurrean, hogei egunez.

Epe horretan, Ángel, Agustín eta Isabel Yanguas Ramírez jaun-andreek alegazioak aurkeztu dituzte. Hona hemen haien edukia eta dagokien erantzuna:

Lehena.-Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztuan, TU-13.1.1 eta TU-13.1.2 zenbakiko finketan, sinatzaileenak baitira, lur-mota zehazteko atalean, galdera-ikurra ageri da. Hori dela eta, honako alegazio idazki hau aurkeztu da, jakinarazteko bi finka horietan -funtsean bakarra da- ez dagoela inolako laborerik, izan ere, bertan merkataritza jarduera bat dago, txatarra eta hondarrak handizka saltzekoa hain zuzen. Hala egiaztatu da Tuterako emandako ziurtagiriaren bidez eta Entitateen Zentsuko txartelaren bidez, zeinak idazkiari erantsi baitzaizkio.

Bigarrena.-Horrenbestez, balio justua zehazteko orduan, kontuan hartu beharko da ukitutako finkak ez direla labore-lurrak, industri lurrak baizik, eta desjabetzaren ondorioz instalazioen eremua nabarmen txikituko dela. Hori ustiategiaren kalterako izanen da. Gainera, instalazioak egokitzeko obrak ere egin beharko dira.

Erantzuna: alegatutakoa onetsi da, ukitutako finketan garatzen den jarduerari dagokionez. Balio justuaren kalkuluaz den bezainbatean, desjabetzapen espedientearen izapide-prozesuaren beste fase batean, dagokionean, zehaztuko da, bi alderdiek adostuta edo nahitaezko desjapetzapenaren mahaiak erabakita.

Nafarroako Gobernuak, 1998ko ekainaren 15eko Erabakiaren bidez, erabaki zuen presakoa zela proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzea. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deklarazio horrek ondotik egiten diren aldaketak ere hartzen ditu bere baitan.

Horrenbestez, urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jararikiz,

EBATZI DUT:

1. "N-232 errepidean (Tuterako saihesbidea) galtzada bikoizteko eraikuntza proiektuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda osatzea eta, horrenbestez, irailaren 13ko 899/2000 Ebazpenaren bidez irekitako jendaurreko epea ebaztea, azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea abenduaren 5ean Tuterako eta Fontellasko udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eta, kasua bada, baita behin betiko okupaziokoak ere. Ekitaldi horretara alkateak edo haren delegazioa duen pertsonak joan beharko du. Azkeneko kasu horretan alkatearen izendapena eduki beharko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako eta Fontellasko udaletako iragarki-oholetan argitaratzea eta ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez. Bertan adieraziko zaie argitalpen hau urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena betetzeko ere egiten dela.

4. Ebazpen hau ondokoei igortzea: Tuterako eta Fontellasko udalei, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta ukitutako jabeei.

Iruñean, bi milako azaroaren hamabostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0010957