146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989-12-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (1990-03-02ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, bidezko juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Sustatzailea: Menor Córdoba, Mercedes eta Rabaneda Gámez, Antonio. Jarduera: taberna-kafetegia, tabakoa saltzen duena. Tokia: Leache kalea, 2, beheitia (89/00).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako azaroaren hamaseian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0010698