146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten.

Izena: Anselmo Baiges Espinal, Avipen, S.A.ren izenean (2000565). Jarduera: jatetxea. Tokia: Gartzia Naiarakoa, 11, beheitia.

Izena: José Isaac Moreno Alecha, Difusora Cultural Cinematográficaren izenean (2000568). Jarduera: zine aretoetarako jarduera sailkatuak berraztertzea. Tokia: Baionako etorbidea, 52.

Izena: Iñaki Sánchez Calvo, Iruña Planning, S.L.ren izenean (2000570). Jarduera: inbertsioen bulegoa. Tokia: Paulino Caballero, 22, beheitia.

Izena: Alberto Araoz Ezpeleta, Nuevo Casino Principalen izenean (2000572). Jarduera: Casino Principala berritzea. Tokia: Gazteluko plaza, 44 bis, 1.

Iruñean, bi milako azaroaren hamabostean, Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0010696