142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

31-B unitatea birzatitzeko proiektua

Etxarri-Aranazko Udalak, 1998ko urriaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik Etxarri-Aranazko arau subsidiarioetako 31B unitatea birzatitzeko proiektua, Etxarri-Aranazko Udalak elkarlaneko sistemaren bitartez sustatua eta Enrique Miranda Garcia arkitektoak egina, aho batez erabaki zuen, legezko erabateko gehiengoz alegia, proiektu hori hasiera batez onestea eta jendaurrean paratzea 30 eguneko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz. Orobat erabaki zuen erabakia jabeei jakinaraztea proiektuaren ale bat emanez, eta horiei jakinaraztea elkarte administratiboa eratu ahalko dutela obren exekuzioan esku hartzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 166. artikuluan xedatutakoaren arabera."

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A9809853