142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1317/1998 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Coro Alonso Crespo andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Erditzeen, Zaindarien eta Irakaskuntzaren Erizaintza unitateburu, bitarteko gisa, izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, jardunean edo bitarte baterako arituko direnak, izendatzeko ahalmena.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Coro Alonso Crespo andrea Tuterako Osasun Barrutiko Erditzeen, Zaindarien eta Irakaskuntzaren Erizaintza unitateburu, bitarteko gisa, izendatzea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

3.-Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9810136