22. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPEA IREKITZEA nazioarteko lankidetzan medikuntza pertsonalizatuko I+G proiektuak finantzatzeko programaren deialdian parte hartzeko (EP PerMed 2024).

Aditzera ematen da EP-PerMed 2024 deialdian parte hartzeko epea irekiko dela. "Medikuntza pertsonalizatuari" buruzko nazioarteko lankidetzako I+G proiektuak aurkezten ahalko dira. Nafarroako enpresen, ospitaleen, unibertsitateen eta ikerketa-erakundeen eta interesa duten beste eragile batzuen artean (pazienteen elkarteak, agentzia arautzaileak, etab.) egiteko izanen dira.

https://www.eppermed.eu/jtc2024/

–Garrantzitsua:

Epea: aurre-proposamenak 2024ko martxoaren 5a baino lehen aurkeztu behar dira.

Finantzaketa: 200.000 euro.

Xedea: medikuntza pertsonalizatuaren arloko I+G proiektuak.

Proiektu motak: Nazioarteko lankidetza.

Deialdiaren testua:

https://www.eppermed.eu/wp-content/uploads/2023/12/EPPerMed_JTC2024_Call_Text.pdf

Eskatzaileentzako gida:

https://www.eppermed.eu/wp-content/uploads/2023/12/EPPerMed_JTC2024_GuidelinesApplicants.pdf

–Laburpena:

EP PERMED Europako partzuergoa:

EP PerMed Europako partzuergo berri bat da, medikuntza pertsonalizatuan aritzen dena. Medikuntza pertsonalizatuarekin lotutako I+G sustatzen du. Era berean, medikuntza pertsonalizatua osasun sistema iraunkorretan ezartzeko behar diren urratsak errazten eta bizkortzen ditu, gizartea eta gizabanakoak onuradun atera daitezen.

EP-PerMed-ek elkarrizketa eta lerrokatze zientifiko eta estrategikoa sustatzen ditu, eta argitalpenak sortuko ditu herritarrek, pazienteek, osasun-eragileek edo finantzatzaileek jakin dezaten zein diren medikuntza pertsonalizatuaren azken aukerak eta garapenak, eta horiek inplikatzen saiatuko da.

Nafarroako Gobernuak, beste 37 finantzaketa-erakunderekin batera, erabaki du 2024ko nazioz gaindiko deialdi bateratua (JTC 2024) egitea medikuntza pertsonalizatuko ikerketa berritzaileko lankidetza proiektuetarako. Europar Batasunak kofinantzatzen du.

Deialdiaren helburua:

Lehenengo urte honetako deialdiaren helburua da medikuntza pertsonalizatuko ikerketa-proiektuak finantzatzea, identifikatu edo baliozkotzen dituztenak biomarkatzaile osagarriak edo tratamendu baten emaitzen jarraipena egitea ahalbidetzen duten beste markatzaile batzuk. Gainera, diziplinarteko lankidetzak sustatu eta ahalbidetu nahi dira, ikerketa aurreklinikoa eta klinikoa proiektu traslazionaletan konbinatuz.

Eskaerak aurkezteko prozesua:

PERMED deialdiak 2 fase ditu:

–Lehen fasea: proiektuaren aurre-proposamenak aurkeztea. Lehen fasean, eskaerak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 12an hasiko da, eta 2024ko martxoaren 5ean bukatuko da.

Aurre-proposamenak ebaluatuta, ebaluazioa gainditzen dutenak bakarrik igarotzen ahalko dira bigarren fasera.

–Bigarren fasea: proposamen xehatua aurkeztea. Eskaerak bigarren fasean aurkezteko epea 2024ko ekainaren 20an bukatuko da.

Finantzaketa:

Nafarroako Gobernuak programa honetan parte hartuko du, gehienez 200.000 euroko aurrekontuarekin, 2024ko lehen deialdirako.

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren araudi indardunari jarraituz finantzatuko dira bazkide nafarrei onesten zaizkien proiektuak, horretarako argitaratzen den laguntza-deialdiaren esparruan.

Deialdiaren informazioa eta dokumentazioa:

Urtarrilaren 15ean, EP PERMEDek online saio bat antolatu zuen, 2024ko nazioz gaindiko deialdi bateratua (JTC2024) aurkezteko ikerketa-komunitateari.

Partzuergoaren erakunde koordinatzaileak 2024ko urtarrilaren 15ean aurkeztutako bideoa eta dokumentazioa (ingelesez):

https://www.eppermed.eu/2024-01/jtc2024-pmtargets-information-day-recordings-available-711/

Prentsa oharra:

https://www.navarra.es/eu/-/prentsa-oharra/industriak-1-5-milioi-eurorekin-finantzatuko-ditu-medikuntza-pertsonalizatuan-oinarritutako-eta-europako-partzuergoek-garatutako-i-g-proiektuak

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 24an.–S4 Erronka Estrategikoen eta Ekintzailetzaren Ataleko burua, Javier Rodrigo Aznárez.

Iragarkiaren kodea: F2401291