2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Desjabetzea, "San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektuan. Behin betiko onespena
Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2022ko irailaren 15ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehena.–Onestea "San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektua ("Consigna" Nafarroako Gobernuaren proiektu biltegian erregistratuta dago erreferentzia hauekin: lokalizazio zenbakia: 41909; gakoa: A06353NDMJ) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.–Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, bai eta datuak idatziz aurkeztu ere, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera bidali behar dituzte (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta San Adriango Udalaren helbidera (Nafarroa etorbidea 7); haien egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta San Adriango Udalaren ediktu tauletan.
Onespen horren iragarkia argitaratu zen 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16an, data bereko Diario de Navarra egunkarian eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta San Adriango Udalaren iragarki-tauletan.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluarekin, eta aintzat hartuz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 47.4 eta 29. artikuluen eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren arabera, Jurramendiko Mankomunitateak desjabetzeko ahala erabil dezakeela, bidezko da behin betiko onestea desjabetze-espedientea.
Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 30ean egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Behin betiko deklaratzea "San Adriango hodi nagusia berritzea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra.
2. Ukitutako ondasunen titularren behin betiko zerrenda onestea, haiekin eginen baitira desjabetze-espedientearen ondorengo izapideak.
3. Agintzea aurreko erabakiak argitara eta jakinaraz daitezela, Nahitaezko desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluarekin bat.
4. Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala aipatu proiektua, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako.
Lizarran, 2023ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
UDALERRIA | FINKA Lurzatiaren eta poligonoaren erreferentzia | JABEA | LUR MOTA | ZORTASUNA ml | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA |
m²/ml | m² | m² | Kutxatila unitateak |
SAN ADRIÁN | 1505 A.3 | MARIA VICTORIA MUERZA ESPARZA | ALMENDRONDOAK | 69,00 | 12 | 827,34 | | |
Iragarkiaren kodea: L2306559