2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Informazio publikoa, honako proiektu honena: "Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), Tafallako (Nafarroa) Pedrerako edateko uren araztegian"
Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko apirilaren 26an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Honako proiektu tekniko hau onestea: "Ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), Tafallako (Nafarroa) Pedrerako edateko uren araztegian". Krean, S. Coop. enpresak idatzi du.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. I. eranskinean agertzen da.
Hirugarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuaren onura publikoa eta okupatu behar direla proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, hori baitakar inplizituki onespenak, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluari eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Laugarrena.–Jendaurrean jartzea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 egun baliodunean, interesdunek aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko, eta idatziz aurkezteko zerrendan argitaratutako okerrak; horretarako, eskura izanen dituzte proiektua eta lurzatien planoak, Tafallako udaletxean eta Mairagako Mankomunitateko egoitzan (San Salbatore kalea 11, behea, 31300 Tafalla - Nafarroa). Hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta paratzea Tafallako Udalaren eta Mairagako Mankomunitateko iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
Seigarrena.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.
Tafallan, 2023ko apirilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.
1. ERANSKINA.–UR-BILTEGI BERRIA ETA HANDITZEA (2. FASEA), TAFALLAKO (NAFARROA) PEDRERAKO EDATEKO UREN ARAZTEGIAN
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | UKIPENAK | KATASTROA |
Hodiaren luzera. Bide-zortasuna | Aldi baterako okupazioa m² | Kutxatilak | Behin betiko okupazioa m² | Pol. | Lurz. | Deskripzioa |
ml | m² | un. | m² |
Tafalla |
TA-01 | Teresa Ojer Goñi | 97,08 | 291,26 | 1.019,77 | 2 | 4 | 6.460,34 | 34 | 837 | Lehorreko alorra |
TA-02 | Teresa Ojer Goñi | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 543,99 | 34 | 872 | Lehorreko alorra |
TA-03 | Joaquín Ignacio Mencos Doussinague | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 701,25 | 34 | 839 | Lehorreko alorra |
TA-04 | Teresa Ojer Goñi | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2.605,86 | 34 | 836 | Lehorreko alorra |
TA-10 | Teresa Ojer Goñi | 0 | 0 | 32,44 | 0 | 0 | 0 | 23 | 221 | Lehorreko alorra |
TA-11 | Juan Delgado Gutiérrez | 6,38 | 19,14 | 82,32 | 0 | 0 | 0 | 23 | 218 | Lehorreko alorra |
Alfonso San Jose Melero | | | | | | | | | |
Javier Olcoz Barasoain | | | | | | | | | |
María Isabel Losarcos Echegoyen | | | | | | | | | |
TA-12 eta 13 | María Pilar Del Rey Zudaire | 100,06 | 300,21 | 1.170,98 | 1 | 2 | 0 | 23 | 219 | Lehorreko alorra |
TA-14 | Jesús María Indart Urroz | 41,65 | 124,97 | 965,99 | 1 | 2 | 0 | 23 | 388 | Lehorreko alorra |
TA-15 | Inmaculada Caballero Indurain | 34,85 | 104,56 | 439,45 | 0 | 0 | 0 | 23 | 389 | Lehorreko alorra |
Alfonso Carlos Caballero Indurain | | | | | | | | | |
Elvira Indurain Ibarrola | | | | | | | | | |
Iragarkiaren kodea: L2306672