2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Udal Plan Orokorraren aldaketa UE-23 unitatean. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2023ko apirilaren 26an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu du, bertzeak bertze:
1. Hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planaren egiturazko aldaketa, UE-23 unitateari dagokiona, unitate horretako lurzoruen zati bat baztertzeko, eta unitate berri bat sortuz, UE-31, udalerriari zerbitzua emateko bideetarako, berdeguneetarako, aparkalekuetarako eta kirol-erabilerarako zuzkidura-espazio berriak izateko.
2. Espedientea jendaurrean ikusgai edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturiko iragarkien bitartez.
Lesakan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2306935