88. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Katastroko aldaketa, 1. poligonoko 357. lurzatiaren titulartasunean

Lurralde Aberastasunaren eta Katastroen Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazpena egiten zaie jaraunsle izan daitezkeenei eta, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, interesdun izan daitezkeenei, Tebas-Muru Artederretako katastroa 1. poligonoko 357. lurzatian aldatzeko prozeduran. Lurzati hori Tebasko ezezagunen izenean ageri da.

29144293G nortasun agiriaren titularrak eskaera bat aurkeztu du, aipatutako lurzatiaren titulartasuna aldatzeko katastroan. Haren esanetan, lurzati hori 2022ko irailaren 7an eskuratu zen, Pelegrín Benito Bengoa notarioak baimendutako eskritura publikoaren bidez, baina adierazten da egintza hori ez dagoela behar bezala akreditatuta.

Espedientea eta bertako agiri guztiak Tebas­Muru Artederretako Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, prozeduran jaraunsle edo interesdun izan daitezkeenek hilabeteko epean azter dezaten eta beren eskubidearen aldeko agiriak eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2306027