81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Zizur Nagusia

Dirulaguntzen deialdi publikoaren laburpena, Zizur Nagusian 2023an mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonentzako garraiobide alternatibo irisgarria eskaintzera bideratutako banakako laguntzena

DDBN (Identifikazioa): 687121.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/687121)

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 5eko 318/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Lehena.–Onuradunak: onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden pertsonak, baldin eta deialdiaren 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Helburua: garraiobide alternatiboa eta irisgarria ahalbidetzea mugitzeko zailtasunak dituzten Zizur Nagusiko bizilagunentzat, taxi-zerbitzua erabiliz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen deialdi publikoa, Zizur Nagusiko 2023. urtean mugikortasun-urritasun larriak dituzten pertsonentzako garraiobide alternatibo irisgarria eskaintzera bideratutako banakako laguntzena.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 2.000 euro

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko azaroaren 30era arte.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305690