81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00562 errekurtsoa, gizarte-hezitzaileen bi lanposturen maila esleitzeari buruzkoa

Interesdunei dei egiten zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, gora jotzeko 22-02562 errekurtsoan, zeina jarri baitzuen María Garbiñe Larrarte Luluagak, "Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofiziala"ren izenean eta hura ordeztuz, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erabakiaren aurka. Erabakia gizarte-hezitzaileen bi lanposturen maila esleitzeari buruzkoa da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2023ko otsailaren 13an.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adrianen.

San Adrianen, 2023ko apirilaren 12an–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2305706