64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Desafektazioa, 2. poligonoko 795. lurzatian. Hasierako onespena

Alesbesko 2-795 lurzatia desafektatzeko erabakiaren hasierako onespena, Javier Elcuaz Barberíak sustatuta.

Udalak, 2023ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2. poligonoko 795. lurzatiaren desafektazioa (Alesbesko herri-lurren parte da), jarraikiz espedienteari erantsi zaion baldintza-agirian xedatutakoari.

Bigarrena.–Espedienteko baldintza-agiria onestea.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari, behin betikoz onets dezan desafektazioa.

Laugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, interesdunek aztertu eta egoki irizten dieten alegazioak jar ditzaten.

Alesbesen, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2304302