2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Deialdia, kontzejuei laguntzak emateko, 2023an kontzejuen intereseko inbertsioak egin ditzaten. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 681672.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/681672).
Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez onetsia, 2023ko martxoaren 13an egin bilkuran.
Deialdiaren xedea: Itzako Udalak udalerria osatzen duten 13 kontzejuek sustatutako obrak eta jarduketak bultzatzeko dauzkan laguntzak arautzea eta nola emanen diren zehaztea.
–Onuradunak: kontzejuak.
–Finantzaketa: deialdi honen xedeko dirulaguntzak finantzatuko dira aurrekontu-aplikazio honen kargura: "Kontzejuei laguntzak ematea, kontzejuen intereseko obrak/jarduketak sustatzeko" (1 942007680000). Aplikazio horrek, guztira, 65.000 euro ditu.
–Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
–Eskabideak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2013ko abenduaren 11ra arte.
Itzan, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2304338