64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, dirulaguntza eman dadin jarduerak egin daitezen 2023an kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 682347.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/682347).

Alkatetzaren martxoaren 16ko 142/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi egin dira deialdi publikoa eta haren oinarri arautzaileak, dirulaguntza eman dadin jarduerak egin daitezen 2023an kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan.

Lehena.–Onuradunak:

Egoitza soziala Oltza zendean duten talde eta/edo elkarteak, irabazi-asmorik gabeak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da Oltza Zendeako talde eta elkarteei laguntza ematea, jarduerak egin ditzaten kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan 2023an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira, 5.000,00 euro izanen da.

Kultur jardueretarako, guztira: 3.000,00 euro.

Kirol jardueretarako, guztira: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

hilabete bat, kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan 2023an jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publiko honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Oltza zendean, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2304592