64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

PUIU

Lan publikoaren 2023ko eskaintza

Alkatearen martxoaren 20ko 2023-0020 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2023ko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu honi dagokiona:

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA

TALDEA

OSAGARRIA

SARBIDEA

EGOERA

Maila/taldea

Lanpostua

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%15 (19/2008 Foru Dekretuaren %2,99 barne)

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Puiun, 2023ko martxoaren 20an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2304642