49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2023ko San Fermin jaietako kartela hautatzeko lehiaketa. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 679696.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/679696).

Iruñeko Udalak deialdia egiten du 2023ko San Fermin jaietako kartela hautatzeko lehiaketarako, norgehiagokako araubidearen bidez, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

Lehiaketa honen helburua da 2023ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel ofiziala hautatzea.

Sari modalitate hau ezartzen da: eskudiruzko sari bakarra, 6.000 eurokoa.

Iruñean, 2023ko martxoaren 3an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2303774