2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, bonbardino-tuba espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2023ko otsailaren 28an emandako ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:
Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan, bonbardino-tuba espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es webgunean.
Iruñean, 2023ko otsailaren 28an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.
Iragarkiaren kodea: L2303445