2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, hiru izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, babes zibileko laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2023ko otsailaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:
Deialdia, babes zibileko laguntzaileen lanpostuetan aldi baterako lan-kontratupean aritzeko hiru izangai-zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es webgunean.
Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aranzazu Arias Leiro.
Iragarkiaren kodea: L2302968