261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1494., 1495., 1499., 1500. eta 1501. lurzatietan (Solana kalea). Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2023ko otsailaren 13an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen Ángela Zugasti Ibarrolak sustaturiko xehetasun-azterketa bat, xedetzat duena lurzati hauetan eraikitzeko lerrokadura berriak definitzea: 1494 (Solana kalea 20), 1495 (Solana kalea 18), 1499 (Solana kalea 16), 1500 (Solana kalea 14) eta 1501 (Solana kalea 12).

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2023ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2316845