261. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

78/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, eta arautzen baitira lurralde erregistroko inskripzioa, kontabilitate-lana eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpena.

Apirilaren 5eko 14/2023 Foru Legeak berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia onetsi du. Zerga berri hori zeharkako tributu bat da, berrerabili ezin diren ontzi plastikodunak Espainiako lurraldean erabiltzeari ezartzen zaiona.

Bestalde, apirilaren 3ko 8/2023 Legeak 35 bis artikulua gehitu dio Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoari, zerga-administrazio bakoitzak zerga berri horren gain izanen dituen eskumenak arautzeko. Bada, 35 bis artikulu berriak ezartzen du ezen, zerga horren ordainarazpenean, Estatuak une bakoitzean ezarriak dituen funtsezko eta formazko arau berak aplikatu behar dituela Nafarroako Foru Komunitateak. Dena dela, Foru Komunitateak aitorpena eta diru-sarrera egiteko ereduak onesten ahalko ditu (gutxienez ere, lurralde erkideko datu berak edukiko dituzte), eta likidazio-aldi bakoitzean diru-sarrera egiteko epeak ezarri; eredu horiek ez dira, funtsean, Estatuko Administrazioak ezarritakoetatik desberdinak izanen.

Halaber, Hitzarmenak aurreikusten duenez, bidezko diren zerga-itzulketak, itzultzeko eskatu den kuotak zein administraziotan ordaindu ziren, administrazio horrek eginen ditu.

Aurrekoarekin bat, foru agindu honen xedea eredu hauek onestea da: zergaren autolikidaziorako eredua, eta, Hitzarmenean ezarritako irizpideen arabera Nafarroako Foru Ogasuna denean zerga-administrazio eskuduna, berari zergaren itzulketa eskatzeko eredua.

Zergaren autolikidazioa egiteko eta zerga-zorra diru-sarrera bidez ordaintzeko betebeharra ezartzen da 14/2023 Foru Legearen 15. artikuluan, eta zerga arloan eskumena duen departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio autolikidazioak aurkezteko ereduak, epeak eta baldintzak eta, kasua bada, zergaren itzulketa eskatzekoak arautzeko.

Gainera, 15. artikuluak beste betebehar batzuk ezartzen dizkie zergadunei, eta foru agindu honetan garatu egiten dira:

Alde batetik, zergaren kargapeko produktuak fabrikatzen edo Europar Batasunaren barruan haien eskurapenak egiten dituzten zergadunak beharturik daude berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren lurralde erregistroan inskribatzera, jarduera hasi baino lehen. Foru agindu honek zergapekoen errolda eta erregistro horretan inskribatzeko prozedura arautzen ditu.

Espainiako lurraldean establezimendurik ez duten zergadunen ordezkariak ere beharturik egonen dira lurralde erregistroan inskribatzera.

Fabrikatzaileek ere zergaren kargapean dauden produktuen kontabilitatea eraman behar dute, bai eta produktuak lortzeko behar diren lehengaiena ere. Foru agindu honek betebehar hori betetzeko modua, prozedura eta epeak arautzen ditu.

Ildo berean, Europar Batasunaren barruan eskurapenak egiten dituztenek izakinen erregistro liburua eraman behar dute. Arau honetan ezartzen dira erregistro liburu hori Nafarroako Foru Ogasunean aurkezteko prozedura eta epeak.

Aurrekoaren salbuespen gisa, Europar Batasunaren barruko eskurapenak egiten dituztenak inskribatzeko betebeharretik salbuetsiko dira baldin eta plastiko birziklatu gabearen guztizko pisua ez bada, hilabete natural batean, 5 kilogramo baino handiagoa. Gainera, ordaindu beharreko kuotarik ez dagoen likidazio-aldietan, izakinen erregistro liburua aurkezteko betebeharretik salbuetsiko dira.

Aipatu betebeharrak Nafarroako Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez bete ahal daitezen, foru agindu honek formatu elektronikoan onesten ditu autolikidazio eredua, itzulketa eskatzeko eredua, lurralde erregistroan inskribatzeko eskabidea, kontabilitatea eta izakinen erregistro liburua.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan aurreikusitako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

14/2023 Foru Legearen 15. artikuluak zerga arloan eskumena duen departamentuko titularrari ahalmena ematen dio berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren autolikidazioak aurkezteko ereduak, epeak eta baldintzak eta, kasua bada, zergaren itzulketak eskatzekoak onets ditzan eta lurralde erregistroari, kontabilitate-lanari eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpenari dagokion guztia gara dezan.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 592 eta A22 ereduak onestea.

1. Onesten da 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, formatu elektronikokoa. Haren edukia I. eranskinean dago.

2. Onesten da A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, formatu elektronikokoa. Haren edukia II. eranskinean dago.

2. artikulua. 592 eredua aurkeztera behartutakoak eta epeak.

1. Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren xede-eremuan sartzen diren produktuak fabrikatu edo Europar Batasunaren barruan haien eskurapenak egiten dituztenek 592 eredua aurkeztu behar dute eta, kasua bada, horren ondoriozko zerga-zorraren zenbatekoa ordaindu.

2. Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziari buruzko apirilaren 5eko 14/2023 Foru Legearen 15.1 artikuluaren arabera zehaztutako likidazio-aldia amaitu eta hurrengo hilaren 1etik 20ra bitartean aurkeztu behar da 592 eredua, bai eta zerga-zorra ordaindu ere, halakorik bada.

3. Baldin eta kenkarien zenbatekoak likidazio-aldian sortutako kuoten zenbatekoa gainditzen badu, soberakina hurrengo autolikidazioetan konpentsatzen ahalko da, 14/2023 Foru Legearen 13.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere ez badira lau urte igaro soberakina gertatu zen likidazio-aldia amaitu zenetik.

4. Kenkarien zenbatekoak gainditzen badu urte naturaleko azken likidazio-aldian sortutako kuoten zenbatekoa, 14/2023 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, zergadunek beren alde dagoen saldoa itzultzea eskatzen ahalko dute; horretarako, likidazio-aldi horri dagokion 592 eredua aurkeztuko dute.

3. artikulua. A22 eredua aurkezteko ahalmena dutenak eta epeak.

1. 14/2023 Foru Legearen 14.1 artikuluan aipatzen diren eskuratzaileek ordaindutako zergaren zenbatekoa itzultzea eskatzen ahalko dute; horretarako, A22 eredua aurkeztuko dute.

2. A22 ereduarekin batera frogagiriak aurkeztu behar dira, 14/2023 Foru Legearen 14.1 artikuluan deskribatutako egitateak izan direla eta eskatutako itzulketari dagokion zerga ordainketa egin dela egiaztatzen dutenak.

3. A22 eredua aurkeztu beharko da itzulketa-eskaera eragin duten gertakariak gertatu diren hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren 1etik 20ra bitartean.

4. artikulua. 592 eta A22 ereduak aurkezteko modua.

1. 592 eta A22 ereduak formatu elektronikoan izanen dira eskuragarri bakarrik, eta modu elektronikoz aurkeztu beharko dira, Internet bidez, 5. eta 6. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen telematiko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

2. 592 eredua aurkezteko eta, hala badagokio, zerga-zorra ordaintzeko betebeharra Nafarroako Foru Ogasunean bete beharko da fabrikatzaileak bere jarduera gauzatzeko erabiltzen duen eta Nafarroan kokatuta dagoen establezimendu bakoitzeko. Europar Batasunaren barneko eskuratzaileen kasuan, 592 eredua aurkezteko eta, hala badagokio, zerga-zorra ordaintzeko betebeharra zerga-egoitzari dagokion bulego kudeatzailean bete beharko da.

5. artikulua. 592 eta A22 ereduak aurkezteko ahalmena eta baldintza orokorrak.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dituzte 592 eta A22 ereduak modu elektronikoz, Internet bidez:

a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.

b) Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, foru agindu horretan onesten baita kanpo lankidetzarako akordioa, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu-zorren ordainketa.

2. 592 eta A22 ereduen aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki beharko du.

b) Ereduak elektronikoki aurkezteko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dira, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu-aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

6. artikulua. 592 eta A22 ereduak elektronikoki aurkezteko prozedura.

592 eta A22 ereduen aurkezpen elektronikoa egiteko, web formularioa erabiliz, prozedura hau beteko da:

1. Sartu Ogasunarekin izapideak egiteko zerbitzura, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orritik.

2. Hautatu kasuan kasuko eredua, eta hura aurkezteko behar diren datu guztiak jarri web formularioan.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatu eginen du. Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ez da aitorpena aurkezten ahalko.

Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

7. artikulua. Diru-sarrera egiteko prozedura.

592 ereduaren autolikidazioa aurkeztean, haren ondoriozko zerga-zorraren diru-sarrera egin beharko da.

Eredua aurkezteko web zerbitzuak aukera emanen du autolikidazioaren ondoriozko zerga-zorraren diru-sarrera egiteko, eta horretarako ordaintzeko aukera hauek emanen ditu:

1. Ordainketa telematikoaren bidez, web formularioa bete ondoren pantailan agertuko diren ordainketa jarraibideak betez.

Diru-sarrera egin ondoren, sistemak aukera emanen du ordainagiria inprimatzeko, eta bertan ordainketa data agertuko da.

2. Banku-helbideratzearen bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduari jarraikiz, haren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

3. Banku-transferentziaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 30eko 145/2022 Foru Aginduan xedatutako baldintzetan. Foru agindu horrek zorrak transferentzia bidez ordaintzeko prozedura eta baldintzak arautzen ditu.

4. Ordainketa-gutun bat lortuta (506 eredua hiru hilean behingo aitorpenetarako eta 507 eredua hileroko aitorpenetarako), Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duen edozein gordailu-erakundetan diru-sarrera egiteko.

8. artikulua. Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren lurralde erregistroan inskribatzea eta inskripzio txartelaren ereduaren onespena.

1. 14/2023 Foru Legearen 15.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, zergaren xedeko produktuen fabrikatzaileek berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren lurralde erregistroko inskripzioa eskatu behar dute zerga berezien kudeaketa bulegoan. Jarduera gauzatzen duten establezimendua non dagoen, hango kudeaketa bulegora jo behar dute.

14/2023 Foru Legearen 4.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera fabrikaziotzat jotzen ez den jarduera egiten dutenak ez daude inskribatzera behartuta.

2. 14/2023 Foru Legearen 15.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Europar Batasunaren barruan zergaren xedeko produktuen eskurapenak egiten dituztenek zergaren lurralde erregistroko inskripzioa eskatu behar dute zerga berezien kudeaketa bulegoan. Zerga-egoitza non duten, hango kudeaketa bulegora jo behar dute.

Europar Batasunaren barruko eskurapenak egiten dituztenak inskribatu beharretik salbuetsiko dira plastiko birziklatu gabearen guztizko pisua 5 kilogramo baino handiagoa ez bada hilabete natural batean, eta inskribatzera beharturik egonen dira Europar Batasunaren barruan egiten dituzten eskurapenetan pisu hori gainditzen den unean. Horri dagokionez, kontuan hartuko dira bai hilabete naturalean jada egindako Batasunaren Barruko eskurapenak, bai hilabete naturalean egitekoak direnak.

3. 14/2023 Foru Legearen 15.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, Espainiako lurraldean establezimendurik ez duten zergadunek izendatutako ordezkariek zergaren lurralde erregistroko inskripzioa eskatu behar dute zerga berezien kudeaketa bulegoan. Zerga-egoitza non duten, hango kudeaketa bulegora jo behar dute.

4. Aurreko apartatuetan aipatutako zergapekoek inskripzio eskaera aurkeztu beharko dute eta hari dokumentazio hau erantsi:

a) Ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa, zergapekoak ordezkari baten bitartez jarduten badu.

b) Fabrikatzaileek jarduera gauzatzen duten establezimenduaren identifikazioa eta deskribapena.

c) Jarduerari zein epigrafe dagokion jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

5. Jarduera hasi aurretik eskatu behar da lurralde erregistroko inskripzioa; eskaera elektronikoki egin behar da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriko Erregistro Orokor Elektronikoan.

Espainiako lurraldean establezimendurik ez duten zergadunek izendatutako ordezkariek zerga-egitate den lehenbiziko eragiketa egin baino lehenago egon behar dute izendatuta eta lurralde erregistroan inskribatuta.

Foru agindu honek indarra hartu aurretik hasi badira jarduerak, indarra hartu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaletan zehar egin beharko da inskripzio eskaera.

6. Eskaera jaso eta behar den espedientea tramitatu ondoren, Nafarroako Foru Ogasunak erabakiko du, bidezkoa bada, zergaren lurralde erregistroan inskribatzea.

Inskripzioari buruzko erabakia interesdunari jakinaraziko zaio eta, harekin batera, inskripzioa egiaztatzen duen txartela igorriko zaio –hartan plastikoa identifikatzeko kodea (PIK) agertuko da–.

7. Onesten da lurralde erregistroaren inskripzio txartelaren eredua, zeina III. eranskinekoa baita.

9. artikulua. Plastikoa identifikatzeko kodea.

1. Plastikoa identifikatzeko kodeak (PIK) identifikatzen ditu berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren lurralde erregistroan inskribatuta dauden zergapekoak.

2. Kodeak hamahiru karaktere izanen ditu, honela banatuak:

a) "ES" letrak izanen dira lehen bi karaktereak.

b) Hirugarren, laugarren eta bosgarren karaktereak zeroak izanen dira, zerga arloan eskumena duen departamentuko titularrak beste karaktere batzuengatik ordeztea xedatzen ez badu.

c) Seigarren eta zazpigarren karaktereek kudeaketa bulegoa identifikatzen dute, zeinaren bidez inskripzioa egin baita lurralde erregistroan.

d) Zortzigarren eta bederatzigarren karaktereek jarduera identifikatzen dute.

e) Hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren karaktereek inskripzioaren zenbaki sekuentziala adieraziko dute, jarduera bakoitzaren barnean, kudeaketa bulegoari dagokion lurralde erregistroan.

f) Hamahirugarren karakterea kontrolerako letra bat izanen da.

3. Zergapekoek jarduera adina PIK lortu beharko dituzte. Fabrikatzaileek, gainera, beren jarduera garatzeko zenbat establezimendu dituzten, horrenbeste PIK izan beharko dituzte.

4. Onesten dira berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren jarduera gakoak, zeinak IV. eranskinean baitaude.

10. artikulua. Kontabilitatea eta izakinen erregistro liburua.

1. Zergaren xede-eremuan sartzen diren produktuak fabrikatzen dituztenek produktu horien kontabilitatea eraman behar dute V. eranskinean dagoen edukiaren arabera.

Betebehar hori betetzeko euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliko da, Nafarroako Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez. Kontabilitate-idazpenak elektronikoki igorriko dira kasuan kasuko likidazio-aldiaren hurrengo hilabetean. Ondorio horietarako, abuztua hilabete baliogabea da.

2. Europar Batasunaren barruan zergaren xedeko produktuen eskurapenak egiten dituzten eta lurralde erregistroan inskribatzera beharturik daudenek izakinen erregistro liburua eraman behar dute. Liburu horren edukia V. eranskinean azaltzen dena izanen da.

Betebehar hori elektronikoki beteko da, Nafarroako Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez, kasuan kasuko likidazio-aldiaren hurrengo hilabetean. Ondorio horietarako, abuztua hilabete baliogabea da.

3. Izakinen erregistro liburua aurkezteko betebeharretik salbuetsita daude Europar Batasunaren barneko eskuratzaileak, ordaindu beharreko kuotarik ez den likidazio-aldietan.

Xedapen gehigarri bakarra.–Datu pertsonalen tratamendua.

Zergapekoak bere tributu eskubide eta betebeharrak betetzean emandako datu pertsonalak tributu sistema aplikatzeko erabiliko dira, eta Nafarroako Foru Ogasuna izanen da datu horien tratamenduaren arduraduna. Tratamendua bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin. Nafarroako Gobernuaren web-orrian emanen da Erregelamenduaren 13. artikuluak exijitzen duen informazioa, balizko tratamenduei eta horien gaineko eskubideen erabilerari buruzkoa.

Lehen xedapen iragankorra.–14/2023 Foru Legearen indarraldiaren hasieran zeuden izakinen kontabilitatea eramateko betebeharrak.

Zergaren xede-eremuan sartzen diren produktuak fabrikatzen dituztenek beren kontabilitatean jaso beharko dituzte 2023ko urtarrilaren 1ean biltegiratuta zeuzkaten eta berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren xede diren produktuen izakinak.

Bigarren xedapen iragankorra.–Izakinen kontabilitatea eramateko eta izakinen erregistro liburua aurkezteko 2024ko betebeharrak.

1. Kontabilitatea eraman behar duten fabrikatzaileek elektronikoki igortzen ahalko dituzte 2024ko likidazio-aldiei dagozkien kontabilitate-idazpenak, 2025eko urtarrilean.

2. Izakinen erregistro liburua eraman behar duten Europar Batasunaren barruko eskuratzaileek 2025eko urtarrilean aurkezten ahalko dute 2024ko likidazio-aldiei dagokien erregistro liburua.

Azken xedapenetako lehena.–Helbideratu daitezkeen ereduen zerrenda.

Gehitzen da "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izeneko 592 eredua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren eranskinean dagoen zerrendan, hau da, helbideratu daitezkeen ereduen zerrendan; foru agindu horren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2023ko azaroaren 16an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

I. ERANSKINA.–AUTOLIKIDAZIO EREDUA

592 EREDUA. BERRERABILI EZIN DIREN PLASTIKOZKO ONTZIEN GAINEKO ZERGA BEREZIA. AUTOLIKIDAZIOA

Aitorpenaren edukia.

Identifikazio datuak:

Subjektu pasiboaren IFZ, deiturak eta izena edo sozietatearen izena jarri behar dira.

Subjektu pasiboak IFZ izan behar du eta egon behar du identifikatuta berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga ordaintzera behartutakoen erroldan, plastikoa identifikatzeko kodearekin (PIK). Baldintza horietakoren bat falta badu, eskatu edo alta eman beharko du eredu hau aurkeztu aurretik.

PIK atalean, autolikidazioa zer establezimenduri dagokion, haren Plastikoa Identifikatzeko Kodea idatziko da.

Aldia:

–Urtea: aitorpena zein urteri dagokion, haren lau zifrak idatzi behar dira.

–Epea: kasuan kasuko likidazio-aldiaren arabera, aitorpena zein hilabeteri edo zein hiruhilekori dagokion idatzi behar da.

Harremanetarako datuak:

Harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa eremuak nahitaez bete beharko dira.

Likidazioa.

Zergaren likidazioan banakatu eginen dira zergapetutako produktuak, zeinengatik sortu baita zerga, haien artean sartuz salbuespen fiskalerako kasuren bat aplikatu zaienak.

Lauki hauek beteko dira:

  • 1200. laukia: Establezimenduaren kodea (PIK).
  • 102. laukia (Kantitatea): zergaren xede-esparrua osatzen duten produktuetan dagoen eta likidazio-aldian autolikidatu behar den plastikoaren guztizko kantitatea. Kilogramotan adieraziko da, hiru dezimalekin.
  • 103. laukia (Zerga-oinarria): birziklatu gabeko zenbat plastiko dagoen 1. laukian aitortutako kantitatearen barruan. Kilogramotan adieraziko da, hiru dezimalekin.
  • 104. laukia (Zerga-tasa): apirilaren 5eko 14/2023 Foru Legearen 11. artikuluaren arabera aplikatu behar den zerga-tasa.
  • 105. laukia (Kuota osoa): zerga-oinarria (103. laukia) bider zerga-tasa (104. laukia). Eurotan adieraziko da, bi dezimalekin.
  • 106. laukia (Kenkaria): aurreko likidazio-aldietan ordaindutako zergaren zenbatekoa, zeinak murrizten baitu 105. laukian aitortutako zenbatekoa, likidazio-aldian 14/2023 Foru Legearen 13. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan aurreikusitako inguruabarretako bat gertatzen delako. Eurotan adieraziko da, bi dezimalekin.
  • 107 laukia (Konpentsazioa): aurreko likidazio-aldietan konpentsatu gabeko zenbatekoa, zeinak murrizten baitu 105. laukian aitortutako zenbatekoa, 14/2023 Foru Legearen 13.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • 108. laukia (Ordaindu, konpentsatu edo itzuli beharreko kuota likidoa): 105. laukian aitortutako zenbatekoa ken 106. eta 107. laukietan aitortutako zenbatekoen batura. Zenbateko hori izan daiteke positiboa ("ordaindu beharrekoa") edo negatiboa (hurrengo likidazio-aldietan "konpentsatu beharrekoa" edo urte naturaleko azken likidazio-aldian "itzuli beharrekoa", 14/2023 Foru Legearen 13. artikuluaren 3. eta 4. apartatuen arabera). Eurotan adieraziko da, bi dezimalekin.
  • 9. laukia: urte naturaleko azken likidazio-aldian, zergadunaren kenkarien zenbatekoak sortutako kuoten zenbatekoa gainditzen badu, zergadunak bere alde dagoen saldoa itzultzeko eskatzen ahal du.

II. ERANSKINA.–ITZULTZEKO ESKAERAREN EREDUA

BERRERABILI EZIN DIREN PLASTIKOZKO ONTZIEN GAINEKO ZERGA BEREZIA.

ITZULTZEKO ESKAERA

A22

1. Kudeaketa bulegoa:

Nafarroako Foru Ogasuna

2. Eskatzailearen nortasuna eta harremanetarako datuak:

Izen-deiturak edo sozietatearen izena:

IFZ:

Harremanetarako telefonoa:

Helbide elektronikoa

3. Itzuli beharreko zenbatekoa:

Zenbatekoa:

IBAN:

4. Itzultzeko eskaera

14/2023 Foru Legearen 14. artikulua. (1)

Eskatutako zenbatekoa (2)

Eskatutako zenbatekoa, guztira (3).

(1) 14/2023 Foru Legearen 14.1 artikulua: bete behar da 14/2023 Foru Legearen 14.1 artikuluko letretako batekin, itzulketaren eskaeraren oinarria zehaztu ahal izateko.

Erosketan ordaindutako zergaren zenbatekoa itzultzeko eskatzen bada, bete beharko da a letrarekin (zergaren aplikazio-lurraldetik kanpora bidaltzea), b letrarekin (botika, osasun-produktu, erabilera mediko berezietarako elikagai, ospitale-erabilerako bularreko haurrentzako prestakin edo osasun-jatorriko hondakin arriskutsuen ontziak), c letrarekin (aldatzea eta berrerabiltzea) edo d letrarekin (ontziak ixteko, merkaturatzeko edo aurkezteko erabiltzen diren produktu plastikodunak, erabilera horietarako ez direnean).

(2) Eskatutako zenbatekoa: itzultzeko eskatzen den zenbatekoa adierazi behar da. Zenbatekoa eurotan eta bi dezimalekin adierazi behar da, hirugarren zifra dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.

(3) Eskatutako zenbateko osoa: itzultzeko eskatzen den zenbateko osoa adierazi behar da. (2) laukian adierazitako zenbatekoen baturatik ateratzen den zenbatekoa eurotan adierazi behar da, bi dezimalekin, hirugarren zifra dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.

Data eta sinadura

III. ERANSKINA.–INSKRIPZIO TXARTELA

BERRERABILI EZIN DIREN PLASTIKOZKO ONTZIEN GAINEKO ZERGA BEREZIA LURRALDE
ERREGISTROKO INSKRIPZIO TXARTELA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

PLASTIKOA IDENTIFIKATZEKO KODEA

PIK:

TITULARRA:

IFZ:

ESTABLEZIMENDUAREN HELBIDEA:

Helbidea:

Udalerria:

Probintzia:

JARDUERA:

INSKRIBATZE DATA:

INSKRIPZIOAK SORTZEN DUEN ESKUBIDEAREN BALIOALDIA:

Noiztik:

Noiz arte:

Txartel honen titularra Nafarroako Foru Ogasunaren lurralde erregistroan inskribatu da.

Sinadura: Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko burua.

IV. ERANSKINA.–JARDUEREN GAKOAK

Lurralde erregistroan inskribaturiko pertsonak edo entitateak garatzen duen jardueraren identifikazio karaktereak honako hauek dira:

PF: zergadun horrek berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren xede diren produktuak fabrikatzen ditu.

PE: zergadun horrek berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziaren xede diren produktuak eskuratzen ditu Europar Batasunaren barruan.

PO: zergadun hori 14/2023 Foru Legearen 15.7 artikuluan aipatzen den Espainiako lurraldean finkatu gabeko zergadun baten ordezkaria da.

V. ERANSKINA.–KONTABILITATEA ETA IZAKINEN ERREGISTRO LIBURUA

A.–Kontabilitatea.

14/2023 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, zergaren xede-eremuan sartzen diren produktuak fabrikatzen dituztenek kontabilitatea eraman behar dute bitarteko elektronikoen bidez, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bitartez eta honako eremu hauekin:

KONTABILITATEA:

Idazpen
zk.
(1)

Kontzeptua
(2)

Produktuaren gakoa
(3)

Produktuaren deskrib.

(4)

Data
(5)

Egiaztagiria
(6)

Kilogramoak
(7)

Birziklatu
gabeko
kilogramoak
(8)

Zerga-araubidea (9)

Hartzailea edo hornitzailea
(10)

Hartzailea edo hornitzailea
(11)

Idazpen zenbakia (1): dagokion likidazio-aldian korrelatiboa izan behar duen kontabilitate-idazpenaren zenbakia; lehenbizikoak hasierako izakinei dagozkienak izanen dira.

Kontzeptua (2): kontabilizatutako gertakariari dagokion kontzeptua, honako hauek bereiziz:

–Zergaren xede-esparruan sartzen diren produktuen hasierako izakinak, likidazio-aldiaren hasieran (1 zenbakiarekin identifikatua).

–Zergaren xede-esparruan sartzen diren produktuen fabrikazioa, 14/2023 Foru Legearen 4.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera (2 zenbakiarekin identifikatua).

-–14/2023 Foru Legearen 13.2 artikuluko kenkarirako eskubidea ematen duen itzulketa, hau da, produktuak itzultzea suntsitzeko edo fabrikazio prozesuan berriro sartzeko (3 zenbakiarekin identifikatua).

–Kontabilizatutako produktuak ematea edo eskura jartzea (4. zenbakiarekin identifikatua).

–Kontabilizatutako produktuen gainerako bajak, emateaz edo eskura jartzeaz bestelakoak (5 zenbakiarekin identifikatua).

Produktuaren gakoa (3): kontabilizatutako produktua identifikatzen duen letra:

–a letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.a) artikuluan aipatutako produkturako.

–b letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.b) artikuluan aipatutako produkturako.

–c letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.c) artikuluan aipatutako produkturako.

Produktuaren deskribapena (4): kontabilizatutako produktuaren deskribapen laburra, hura identifikatu ahal izateko. Kontabilitatean deskribapen bera jarri behar da ezaugarri berdin-berdinak dituzten produktu guztietarako.

Data (5): data, kontabilizatutako gertakariari dagokion eguna, hilabetea eta urtea adierazita.

Egiaztagiria (6): kontabilizatutako gertakariaren egiaztagiriaren zenbakia edo erreferentzia.

Kilogramoak (7): kontabilizatzen diren zergaren xede-esparruko produktuek zenbat plastiko daukaten; kilogramotan eta hiru dezimalekin adierazi behar da, hirugarren zifra dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.

Birziklatu gabeko kilogramoak (8): birziklatu gabeko zenbat plastiko dagoen (7) laukian kontabilizatutako plastikoan; kilogramotan eta hiru dezimalekin adierazi behar da, laugarren zifra dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.

Zerga-araubidea (9): VI. eranskinean adierazitakoaren arabera betetzeko.

Hartzailea edo hornitzailea (10): eremu hau bete behar da baldin eta kontabilizatutako produktua ematen edo eskura jartzen bada, Espainiako lurraldetik kanpora bidaltzen bada edo suntsitzeko nahiz fabrikazio prozesuan berriro sartzeko itzultzen bada, eman edo eskura jarri eta gero.

Ematen edo eskura jartzen bada, hartzailearen izenarekin edo sozietate izenarekin bete behar da eremu hau. Espainiako lurraldetik kanpora bidaltzen bada, hartzailearen izenarekin edo sozietate izenarekin bete behar da eremu hau. Eta itzultzen bada, hornitzailearen izenarekin edo sozietate izenarekin.

Hartzailea edo hornitzailea (11): eremu hau aurreko laukian adierazitako hornitzaileari edo hartzaileari dagokion IFZ, IFZ BEZ edo AIZrekin bete behar da.

B.–Izakinen erregistro liburua.

14/2023 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, zergaren xede-esparruko produktuekin Europar Batasunaren barneko eskurapenak egiten dituztenek izakinen erregistro liburua eraman behar dute bitarteko elektronikoak erabiliz, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bitartez eta honako eremu hauekin:

IZAKINEN ERREGISTRO LIBURUA.

Idazpen
zk.
(1)

Kontzeptua
(2)

Produktuaren gakoa (3)

Data
(4)

Egiaztagiria
(5)

Kilogramoak
(6)

Birziklatu gabeko kilogramoak
(7)

Zerga-araubidea
(8)

Hornitzailea
edo hartzailea
(9)

Hornitzailea
edo hartzailea
(10)

Idazpen zenbakia (1): dagokion likidazio-aldian korrelatiboa izan behar duen kontabilitate-idazpenaren zenbakia.

Kontzeptua (2): kontabilizatutako gertakariari dagokion kontzeptua, honako hauek bereiziz:

–Europar Batasunaren barruan eskuratzea (1 zenbakiarekin identifikatua).

–Espainiako lurraldetik kanpora bidaltzea, 14/2023 Foru Legearen 13.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera (2 zenbakiarekin identifikatua).

–Egokia izateari uztea edo suntsitzea, 14/2023 Foru Legearen 13.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera (3 zenbakiarekin identifikatua).

–Suntsitzeko edo fabrikazio prozesuan berriro sartzeko itzultzea, 14/2023 Foru Legearen 13.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera (4 zenbakiarekin identifikatua).

Produktuaren gakoa (3): kontabilizatutako produktua identifikatzen duen letra:

–a letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.a) artikuluan aipatutako produkturako.

–b letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.b) artikuluan aipatutako produkturako.

–c letra: 14/2023 Foru Legearen 2.1.c) artikuluan aipatutako produkturako.

Data (4): data, kontabilizatutako gertakariari dagokion eguna, hilabetea eta urtea adierazita.

Egiaztagiria (5): kontabilizatutako gertakariaren egiaztagiriaren zenbakia edo erreferentzia.

Kilogramoak (6): kontabilizatzen diren zergaren xede-esparruko produktuek zenbat plastiko daukaten; kilogramotan eta hiru dezimalekin adierazi behar da, hirugarren zifra dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.

Birziklatu gabeko kilogramoak (7): birziklatu gabeko zenbat plastiko dagoen (6) laukian kontabilizatutako plastikoan; kilogramotan eta hiru dezimalekin adierazi behar da, laugarren zifra dezimala 5etik gorakoa izan edo 5etik beherakoa izan, goitik edo behetik biribilduz, hurrenez hurren.

Zerga-araubidea (8): VII. eranskinean adierazitakoaren arabera betetzeko.

Hornitzailea edo hartzailea (9): eremu hau bete behar da baldin eta kontabilizatutako produktua Europar Batasunaren barruan eskuratzen bada, Espainiako lurraldetik kanpora bidaltzen bada edo suntsitzeko nahiz fabrikazio prozesuan berriro sartzeko itzultzen bada, eman edo eskura jarri eta gero.

Europar Batasunaren barruan eskuratzen bada, hornitzailearen izenarekin edo sozietate izenarekin bete behar da eremu hau. Espainiako lurraldetik kanpora bidaltzen bada, hartzailearen izenarekin edo sozietate izenarekin bete behar da eremu hau. Eta eman ondoren edo eskura jarri ondoren itzultzen bada, hornitzailearen izenarekin edo sozietate izenarekin bete behar da eremu hau.

Hornitzailea edo hartzailea (10): eremu hau aurreko laukian adierazitako hornitzaileari edo hartzaileari dagokion IFZ, IFZ BEZ edo AIZrekin bete behar da.

VI. ERANSKINA.–KONTABILITATEA. "ZERGA-ARAUBIDEA" EREMUA

ZERGA-ARAUBIDEA

KODEA

Lotura eta salbuespenik eza.

A

14/2023 Foru Legearen 73.a) artikuluko loturarik eza.

B

14/2023 Foru Legearen 73.b) artikuluko loturarik eza.

c

14/2023 Foru Legearen 73.c) artikuluko loturarik eza.

d

14/2023 Foru Legearen 73.d) artikuluko loturarik eza.

e

14/2023 Foru Legearen 75.a.1 artikuluko salbuespena.

f

14/2023 Foru Legearen 75.a.2 artikuluko salbuespena.

g

14/2023 Foru Legearen 75.a.3 artikuluko salbuespena.

h

14/2023 Foru Legearen 75.c) artikuluko salbuespena.

i

14/2023 Foru Legearen 75.g.1 artikuluko salbuespena.

j

14/2023 Foru Legearen 75.g.2 artikuluko salbuespena.

k

VII. ERANSKINA.–IZAKINEN ERREGISTRO LIBURUA "ZERGA-ARAUBIDEA" EREMUA

ZERGA-ARAUBIDEA

KODEA

14/2023 Foru Legeko lotura eta salbuespenik eza.

a

14/2023 Foru Legearen 6.c) artikuluko loturarik eza.

b

14/2023 Foru Legearen 6.d) artikuluko loturarik eza.

c

14/2023 Foru Legearen 8.a.1 artikuluko salbuespena.

d

14/2023 Foru Legearen 8.a.2 artikuluko salbuespena.

e

14/2023 Foru Legearen 8.a.3 artikuluko salbuespena.

f

14/2023 Foru Legearen 8.b) artikuluko salbuespena.

g

14/2023 Foru Legearen 8.c) artikuluko salbuespena.

h

14/2023 Foru Legearen 8.d) artikuluko salbuespena.

i

14/2023 Foru Legearen 8.e) artikuluko salbuespena.

j

14/2023 Foru Legearen 8.f) artikuluko salbuespena.

k

14/2023 Foru Legearen 8.g.1 artikuluko salbuespena.

l

14/2023 Foru Legearen 8.g.2 artikuluko salbuespena.

m

Iragarkiaren kodea: F2316379