238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, herritarren parte-hartze prozesu bat abiatzen duena Nafarroan, 2024an, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saltzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, ezen kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak.

Zehazki, horri dagokionez, 1.d) apartatuak honako hau xedatzen du: "Moduluak urtero eguneratuko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) gehieneko salmenta-balioa formula hau erabiliz kalkulatuta:

VMu = ((1.27 + H/100) x PEMu) / (0.755 - (F + Co + B)/100), hau da:

VMu = gehieneko salmenta-balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = Obra-proiektuaren eta obra-zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, exekuzio materialaren aurrekontuaren gaineko ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %7koa izanen da. Zilegi izanen da horri %1 gehitzea edo kentzea, justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = Exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten guztizko azalera erabilgarritzat joko da etxebizitza eta garajeetarako guztizko azalera erabilgarria gehi trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = Sustatzailearen finantza-kostuak, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Zilegi izanen da horri %1 gehitzea edo kentzea, justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = Merkaturatze-kostuak, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Zilegi izanen da horri %1 gehitzea edo kentzea, justifikazio tekniko baten bitartez.

B = Sustatzailearen mozkina, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adierazia (VM). Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Zilegi izanen da horri %1 gehitzea edo kentzea, justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, lehentasunez, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak hartuko dira kontuan. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabil daitezke. Horretarako, departamentu horrek sustatzaileei eskatzen ahalko die aurkez dezatela obra amaierako ziurtagiria, edo formulan aurreikusitako aldagaiak kalkulatzeko interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk.

5.1. Modulu ponderatua.

Babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko balioa zehaztu ondoren, modulu ponderatua kalkulatuko da balio hori zatituz babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko salmenta-prezioak zehazteko ezarritako koefizientearekin.

5.2. Modulu ponderatugabea.

Modulu ponderatugabearen balioa modulu ponderatuaren balioaren ehuneko 96 izanen da".

Bestalde, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko Foru Legearen 10. artikuluko 1. apartatu horrek ezartzen du parte-hartze sozialaren prozesu bat garatu behar dela onetsi aurretik, hala zehaztuta baitago Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Lege indardunean.

Horretarako, foru agindu honen bidez hasiera ematen zaio herritarren parte-hartze prozesuari, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen II. tituluan zehaztutakoari jarraikiz. Hori helburu, ondotik azaltzen da zer elementu hartu diren kontuan proposatzeko zein diren gehieneko prezioak babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saltzeko Nafarroan, 2022an, bat etorriz maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 1.d) apartatuarekin.

Alde horretatik, adierazi behar da kontuan hartu direla salmentarako diren babes ofizialeko etxebizitzen urte natural oso bateko espedienteak, betiere behin-behineko kalifikazio eskaera ukatua edo deuseztatua ez dutenenak, zehazki, 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartekoak (kontuan izanik moduluaren aldaketak urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera dituela ondorioak, eta, onetsi aurretik, parte-hartze sozialaren prozedura bat ireki behar dela), aurreko urteetan kontuan hartutako aldi bera errespetatuta.

5 espediente dira horren ondorio, 236 etxebizitza hartzen dituztenak. Hona hemen:

ESP. ZK.

ETX. KOP.

HERRIA

SUSTATZAILEA

31/1-0017/22

57

BARAÑAIN

PLAZAETXEA GESTION INTEGRAL SL.

31/1-0020/22

3

ZIZUR NAGUSIA

PROMOCIONES ERRO Y EUGUI SL.

31/1-0024/22

77

IRUÑA

RESIDENCIAL MARISTAS II SOCIEDAD COOPERATIVA

31/1-0002/23

85

MUTILOA

ABAIGAR PROMOCION Y CONSTRUCCION SL.

31/1-0021/23

14

VIANA

CANTO HINCADO PROMOCIONES

Sustapen bakoitzerako, kalkulatu da metro koadro erabilgarri bakoitzeko exekuzio materialaren aurrekontua, abiapuntu hartuta espediente bakoitzeko datuak, eta ponderatu da obra exekutatzeko aurrekontua sustapen bakoitzeko etxebizitza kopuruarekin.

Datuak honako hauek dira:

ESP. ZK.

ETX. KOP.

HERRIA

EMA/m²

31/1-0017/22

57

BARAÑAIN

791,64 euro

31/1-0020/22

3

ZIZUR NAGUSIA

1.444,98 euro

31/1-0024/22

77

IRUÑA

857,08 euro

31/1-0002/23

85

MUTILOA

779,09 euro

31/1-0021/23

14

VIANA

738,55 euro

Honako hau adierazi behar da:

–Aldi horretan NASUVINSAn ez da salerosketarako sustapenik hasi.

–Aurreko ekitaldietan bezala, ez dira kontuan hartzen ez errentamendu-espedienteak, ez norberaren erabilerarako espedienteak.

–Bost espedienteetatik bi mistoak dira (etxebizitza babestua eta librea): Residencial Maristasen espedientea eta Promociones Erro y Euguiren espedientea.

Bestalde, bidezkoa da aztertzea ea arrazoi teknikorik dagoen foru legean koefiziente aldakorretarako aurreikusten den balioa aldatzeko (puntu bat handitu edo murrizten ahal da balio hori, justifikazio teknikorik baldin badago). Hona hemen balio horiek:

H: Obra-proiektuaren eta obra-zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, obraren exekuzio materialaren aurrekontuaren gaineko ehunekotan adierazia. Balioa = %7.

F: Sustatzailearen finantza-kostuak, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak. Balioa = %4.

Co: merkaturatze-kostuak, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak. Balioa = %2.

B: Sustatzailearen mozkina, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adierazia. Balioa = %11.

Horri dagokionez, interes-tasen igoera nabarmendu behar da: urte baterako Euriborra %1,249 zen 2022ko abuztuan, eta %4,149ra igo da 2023ko irailean. Horregatik, justifikatutzat jotzen da sustatzailearen finantza-kostuei dagokien F koefizienteak %5eko balioa izatea, jatorrizko %4aren ordez.

Aurreko guztiaren emaitza, legean jasotako formula aplikatuta, honako hau da:

Aplikatu beharreko balioak:

H = %7

F = %5

Co = %2

B = %11

PEMu = 813,63 euro m² bakoitzeko

Formula:

VMu = ((1.27+H/100) x PEMu) / (0.755-(F + Co + B) /100) = 1.896,10 euro

Modulu ponderatua:

M* = VMu / 1.3 = 1.896,10 / 1,3 = 1.458,54 euro

Beraz, ateratzen den moduluaren balioa 1.458,54 euro da 2024rako; horrek dakar balioa %0,11 igotzea (1.456,96 euro) 2023ko moduluarekin alderatuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Herritarren parte-hartze prozesu bat abiatzea Nafarroan, 2024an, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

2. Abenduaren 11 finkatzea mugaegun gisa foru agindu honen azalpen zatian egindako proposamenari buruzko ekarpenak eta iradokizunak bidaltzeko.

3. Foru agindu honen azalpen zatian egindako proposamenari dagozkion ekarpenak eta iradokizunak igortzeko, vivienda@navarra.es helbide elektronikoa gaitzea baliabide osagarri gisa.

4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideei eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (https://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2315695