234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEDER ELKARTEA

Laguntzen deialdia, betearaz daitezen partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, sustatzaile publiko eta pribatuentzat, 2023rako. LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. 7119.02.01 azpineurria

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialeko esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/199/41.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke TEDER elkartearekin, eta hari zuzendu eskaera. Elkarte horrek izanen du eskaera tramitatzeko eta erregistratzeko erantzukizuna, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa zein den jakiteko, egin klik hemen.

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke elkartearen web-orrira (https://www.desarrollotierraestella.com) edo bulego hauetara:

Lizarra. Bellviste kalea, 2. 31200 Lizarra. Tel.: 948556537. Helbide elektronikoa: teder@montejurra.com Jendearentzako ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.

Zudairi. San Antón kalea, 30. 31272 Zudairi (Ameskoabarrena). Tel.: 948539502. Helbide elektronikoa: amescoa.teder@montejurra.com Jendearentzako ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko otsailaren 9an.

Beranduenez, 2024ko otsailaren 6ko 10:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak.

Finantza-zuzkidura.

TEDER elkarteko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA (eurotan)

LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45 (euroak)

NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak)

2025

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu produktiboak. Exekuzioa

400.000,00

180.000,00

220.000,00

2025

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu ez-produktiboak. Exekuzioa

400.000,00

180.000,00

220.000,00

2025

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - berezko proiektuak. Exekuzioa.

Estellerria dinamikoa

87.724,50

39.476,02

48.248,48

2025

7119.02

GUZTIRA

887.724,5

399.476,02

488.248,48

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02. lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua 887.724,50 euroraino handitzen ahalko da, baldin eta aldez aurretik "Estellerria dinamikoa" berezko proiektuari uko egiten bazaio edo hura ezesten bada, eta nahikoa diru badago aurrekontuan; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jarduketa esparrua.

TEDER elkartearen barnean dauden udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek elkarteari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 Ebazpenaren eta martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenaren bitartez. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden elkartearen eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, baita haien laguntza mugak, inbertsio mugak, eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, jarraikiz TEDER elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategiei, 2. eranskinean kontsultatzen ahal dira.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, beranduenez, 2025eko apirilaren 30erako.

Onarpen-ebazpenean zehaztuko da proiektuak gauzatzeko epea, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera, eta ez ditu gaindituko oinarri arautzaileetan ezarritako mugak.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, beranduenez, 2025eko apirilaren 30erako.

Onarpen-ebazpenean zehaztuko da proiektuak gauzatzeko epea, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera, eta ez ditu gaindituko oinarri arautzaileetan ezarritako mugak.

Jarduketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, jarraikiz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideei. 3. eranskinean kontsulta daitezke.

Kontsultatu eranskinak:

https://drive.google.com/file/d/1ovGwiwhhZBOF7Pj_pX6Ed57P37u_qSCA/view?pli=1

Lizarran, 2023ko azaroaren 6an.–TEDER elkarteko lehendakaria, Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2315676