2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CEDERNA GARALUR ELKARTEA
Laguntzen deialdia, betearaz daitezen partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, sustatzaile publiko eta pribatuentzat, 2023rako. LEADER-Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa, Nafarroan, 2023-2027. 7119.02.01 azpineurria
Oinarri arautzaileak.
Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/199/41#.
Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.
Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke Cederna Garalur Elkartearekin, eta hari zuzendu eskaera. Elkarteak izanen du eskaera izapidetzeko eta erregistratzeko ardura, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).
SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.
Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.
Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da: https://www.cederna.eu/programa-leader/estrategia-de-desarrollo-local-participativo-de-la-montana-2023-2027/convocatoria-2023/.
Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo bulego hauetara:
ESKUALDEAK | TOKI GARAPENAREN AGENTEAREN KOKAPENA | TELEFONOA/FAXA | HELBIDE ELEKTRONIKOA |
SAKANA SUSANA MENDINUETA | Cederna Garalur Elkartea Utzubar industrialdea 8 ARBIZU | Tel.: 948 567 010 Mugikorra: 639.90.03.36 | sakana@cederna.es |
MENDIALDEA AINHOA ORIBE | Plazaola Partzuergo Turistikoa, Lekunberri Mimukai, Leitza Ultzamako udaletxea | Mugikorra: 617.60.93.28 | mendialdea@cederna.es |
BORTZIRIAK-MALERREKA-BERTIZARANA ITXASO ALEMAN | Cederna Garalur Elkartea Alkaiga industrialdea LESAKA | Tel.: 948 625 122 Mugikorra: 606.43.13.57 | bidasoa@cederna.es |
BAZTAN-URDAZUBI-ZUGARRAMURDI IZASKUN ABRIL | Baztango udaletxea ELIZONDO | Tel.: 948 580 561 Mugikorra: 606.40.86.13 | baztan@cederna.es |
AEZKOA-ERROIBAR-AURITZ-ESTERIBAR-ORREAGA-LUZAIDE EDURNE MIGUEL ZUFIAURRE | ERROIBAR-AEZKOA-ESTERIBAR Erroibarko udaletxea Frantziako errepidea z.g. 31696 LINTZOAIN (ERROIBAR) | Mugikorra: 639.90.53.57 | erro-aezkoa@cederna.es |
ERRONKARI-ZARAITZU IDOIA NAPAL | Cederna Garalur Izizeko industrialdea IZIZE | Tel.: 948 470 092 Mugikorra: 639.90.52.90 | roncal-salazar@cederna.es |
PIRINIOAURREKO ARROAK CARLOS GARCÍA | Agoizko udaletxea AGOITZ | Tel.: 948 336 337 Mugikorra: 639.90.53.59 | prepirineo@cederna.es |
ZANGOZA MARIJO WALIÑO | Vallesantoro Jauregia kultura etxea Alfontso Borrokalariaren kalea 20 ZANGOZA | Tel.: 948 430 560 Mugikorra: 639.90.44.01 | sanguesa@cederna.es |
BESTE ESKUALDE ETA UDALERRI BATZUK | Cederna Garalur Elkartea - GARALUR Berriobide kalea 40 ANTSOAIN | Tel.: 948 20.66.97 | info@cederna.es |
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko urtarrilaren 22an.
Beranduenez, urtarrilaren 22ko 9:30ak arte (astelehena) jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak.
Finantza-zuzkidura.
Cederna Garalur Elkartearen aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:
EKITALDIA | LERROAREN KODEA | AZPINEURRIAREN IZENA / PROIEKTUAREN IZENA | GUZTIRA (euroak) | LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45 (euroak) | NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak) |
2025 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu produktiboak. Exekuzioa | 557.824,08 | 251.020,84 | 306.803,24 |
2025 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia - proiektu ez-produktiboak. Exekuzioa | 557.824,07 | 251.020,83 | 306.803,24 |
2025 | 7119.02 | GUZTIRA | 1.115.648,15 | 502.041,67 | 613.606,48 |
Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.
Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.
Jarduketa eremua.
Cederna Garalur Elkarteari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek elkarteari esleitu zitzaizkion martxoaren 29ko 59E/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak eta eman baitzen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.
1. eranskinean kontsulta daitezke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.
Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.
Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, baita haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, Cederna Garalur Elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategiei jarraikiz.
2. eranskinean kontsultatzen ahal da erakundearen ekintza-plana.
Proiektuak gauzatzeko epea.
Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, gehienez ere, 2025eko apirilaren 30erako.
Onarpen-ebazpenean zehaztuko da proiektuak exekutatzeko epea, aurkeztutako eta onetsitako proiektuaren arabera, eta ez ditu gaindituko oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak.
Jarduketak hautatzeko irizpideak.
Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, jarraikiz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideei.
Hain zuzen, 3. eranskinean kontsultatzen ahal dira erakundeko jarduketak hautatzeko zer irizpide erabiliko diren.
Kontsultatu eranskinak:
https://cedernag31372063-my.sharepoint.com/:w:/g/personal/eelso_cederna_es/EYPRPbUm3dtLvidyXuFAIH0BzJneoXV7MPqz-IW6Fj6IgA?rtime=UOhTBK_e20g
Antsoainen, 2023ko azaroaren 2an.–Elkarteko burua, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2315647