19. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

6E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Laneko Erizaintzako erizain espezialista izateko lau lanpostu huts, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 21eko 3690E/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Laneko Erizaintzako erizain espezialista izateko lau lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

2022ko abenduaren 21ean, deialdiaren web fitxan argitara eman ziren hautatzeko eskaintzen diren lanpostuen ezaugarriak eta jarraibideak, eta 5 egun naturaleko epea finkatu zen lanpostua hautatzeko, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, deialdiaren 5.5 oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Oinarri horretan hauxe adierazten da: "Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere."

Lanpostuak aukeratzeko epea igaro da, eta ez da eskaerarik jaso. Beraz, bidezkoa da deialdiko lanpostuak bete gabe utzi direla deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe utzi dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Laneko Erizaintzako erizain espezialista izateko lau lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2300319