182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CAPARROSO

Deialdia, administrari-ofiziala kontratatzeko aldi baterako

Caparrosoko Udaleko alkateak, 2023ko abuztuaren 22ko 325. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du, hautaproben bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, administrari-ofizialaren eginkizunetan aritzeko, aldi baterako lan-kontratuarekin (C maila), eginkizun horiek betetzeko aldi baterako, hala behar denean.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Caparrosoko Udalaren bulegoetan (España plaza 12, Caparroso), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, bai eta Udalaren webgunean ere: http://www.caparroso.es/noticias/convocatoria-para-la-contratacion-temporal-de-oficial-administrativo/.

Caparroson, 2023ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2312148