182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CAPARROSO

Deialdia, aldi baterako kontratatzeko zerbitzu anitzetako enplegatu bat 
(erratz-makinako gidaria)

Caparrosoko Udaleko alkateak, 2023ko abuztuaren 17ko 317. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du, hautaproben bidez eratzeko izangai zerrenda bat, aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren eginkizunetan (E mailakoa, eta soldata D mailakoarekin parekatua), batez ere erratz-makina gidatzeko, eginkizun horiek aldi baterako betetzeko hala behar denean.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Caparrosoko Udalaren bulegoetan (España plaza 12, Caparroso), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, bai eta Udalaren webgunean ere: http://www.caparroso.es/noticias/convocatoria-para-la-contratacion-temporal-de-empleado-de-servicios-multiples-conductor-barredora/.

Caparroson, 2023ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2312065