156. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa Eraikingintzaren udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 22023ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko eraikingintza-ordenantza. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork haren aurka alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iraganik, ordenantza hori aldatzeko hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatu da eta haren testu osoa argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Aldaketa Eraikingintzaren udal ordenantzan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310653