144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Udalaren lokalak erabiltzeko tarifak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2023ko maiatzaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen aldaketa:

–Ordenantza, Udalaren lokalen erabilera arautzen duena.

Iragarkia 2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Otsagabian, 2023ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

TARIFEN ERANSKINA

1.–Urrutia auzoko 23-An dagoen eraikineko 3. solairuko erabilera anitzeko gela:

–Bilera informatiboak eta hitzaldiak oro har: 10,00 euro/eguna.

Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: salbuetsita.

–Jarduerak: 30 euro/eguna.

Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: 10 euro eguneko, baldin gela erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gehiago, eta 5 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gutxiago.

Gizarte ekimeneko sozietateak edo mikrokooperatibak, lan elkartukoak: 30,00 euro/eguna.

Enpresak: 200,00 euro/eguna.

2.–"Javi Eseverri" zentro soziokulturala:

2.1. Ekitaldi aretoa (beheko solairua):

–Bilera informatiboak eta hitzaldiak oro har: 10,00 euro/eguna.

Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: salbuetsita.

–Jarduerak: 30,00 euro/eguna.

Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: 10,00 euro eguneko, baldin ekitaldi aretoa erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gehiago, eta 5,00 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gutxiago.

Gizarte ekimeneko sozietateak edo mikrokooperatibak, lan elkartukoak: 30,00 euro/eguna.

Enpresak: 200,00 euro/eguna.

2.2. Jardueren aretoa (2. solairua): 30,00 euro/eguna.

Egoitza soziala "Nafarroako Ekialdeko Pirinioa" eskualdean duten erakunde publikoak, enpresa publikoak eta elkarteak: 10,00 euro eguneko, baldin jardueren aretoa erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gehiago, eta 5,00 euro eguneko, baldin erabiltzen bada egunean 4 ordu baino gutxiago.

Gizarte ekimeneko sozietateak edo mikrokooperatibak, lan elkartukoak: 30,00 euro/eguna.

Enpresak: 200,00 euro/eguna.

Iragarkiaren kodea: L2310240