144. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1358/2023 Ebazpena, 2023ko ekainaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an onetsi zuen "Erabakia, teknikari, kudeaketari eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an hartu zuen erabakia argitaratzeko agindu da. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen, kudeaketako langileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023ko Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen.

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, UNIBERTSITATEKO TEKNIKARI, KUDEAKETARI ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN 2023KO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA

Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak administrazio eta erakunde publikoen lan publikoaren eskaintzak arautzen ditu, eta aditzera ematen du ezen, unibertsitate publikoei dagokienez, langileen birjarpen tasa hauen bidez artikulatuko dela eskaintza:

–Tasa orokor bat, %120koa lehentasunezko sektoreetan, hala nola unibertsitate publikoetan.

–Tasa espezifiko bat, zeina, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, baldin eta justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.

2022ko ekitaldian Unibertsitate honetan zerbitzua emateari utzi zioten langile finkoen kopuruaren arabera, zazpi lanpostukoa da langileen birjarpen tasa arrunta, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru artikuluaren 1. apartatuan ezarritako kalkuluaren arabera.

Bestalde, Unibertsitateko Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordetzak urte anitzeko plangintzarako dokumentu bat prestatu du, zeina erabaki honen bidez onesten baita eta eranskin gisa eransten baitzaio. Dokumentu horren arabera, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua lortzeko beharrezkoa den tasa espezifikoa -alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean- hirurogeita hamar lanpostukoa da.

Hori guztia kontuan harturik, beharrezkoa da 2023. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onestea, bai birjarpen tasaren eta bai aipatutako tasa espezifikoaren ondoriozko lanpostuak barne hartuta.

2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru.3 artikuluarekin bat etorriz, birjarpen tasa baliozkoa izateko, lanpostuen deialdia hiru urteko epe luzaezinean egin beharko da, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Baimendutako tasa espezifikoaren betearazpena, halaber, bideratua egon beharko da enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzera, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea 2024ko abenduaren 31rako.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, kudeatzaileak proposaturik, honako hau da Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an egindako bileran hartu duen

ERABAKIA

Lehenbizikoa.–Lan Publikoaren Eskaintzaren onespena.

Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikari, kudeaketari eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023ko Lan Publikoaren Eskaintza onesten da.

Bigarrena.–Urte anitzeko plana.

Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordetzak prestatutako urte anitzeko plana onesten da.

Urte anitzeko plangintza-tresna horrek justifikatu egiten du tasa berezi bat onestea enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortasun helburua lortzeko, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–Eskainitako lanpostuak.

Honako lanpostu hauek daude 2023ko Lan Publikoaren Eskaintzan:

a) Birjartze tasa arruntari dagozkion lanpostuak.

LANPOSTU
KOPURUA

POSTUA

MAILA

PLANTILLAKO ZK.

1

OLko teknikaria (Institutuetarako I+G)

A

656

2

OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa)

A

62

511

1

OLko kudeaketaria (Lan. Seg.) *Lan Arr. Preb. GMT

B

140

6

OLko administraria

C

737

778

800

806

727

779

1

Zerbitzuetako ofiziala

C

816

1

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Mekanika)

C

346

1

Ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua)

C

350

b) Tasa bereziari dagozkion lanpostuak (2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikulua).

LANPOSTU
KOPURUA

POSTUA

MAILA

PLANTILLAKO ZK.

3

OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua)

A

468

256

254

5

OLko teknikaria

A

436

580

265

675

266

1

OLko teknikaria (Datuen analisia)

A

861

4

OLko teknikaria (Adar Ekonomikoa)

A

620

529

63

508(*)

6

Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea

C

855

211

217

239

222

591

2

Zerbitzu Orokorrak

D

681

687

2

Ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua)

C

493

490

5

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Laborategi Kliniko eta Biomedikoa)

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Anatomia Patologikoa)

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika)

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektronika)

Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Mekanika)

C

667

714

351

525

449

2

Zerbitzuetako OLko kudeaketaria

B

67

434

6

OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua)

B

858

860

248

864

247

859

1

OLko kudeaketaria (Ikus-entzunezkoak)

B

506

13

OLko kudeaketaria

B

611

673

674

670

850

852

865

32

662

374

717

857

866

4

Liburutegiko OLko laguntzailea

B

215

226

188

238

16

OLko administraria

C

785

795

813

811

382

762

768

385

721

796

162

733

775

776

803

363

Laugarrena.–Lan Publikoaren Eskaintzaren betearazpena.

Birjarpen tasa betearazteko beharrezkoak diren hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira hiru urteko epean beranduenez, Lan Publikoaren Eskaintza hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Baimendutako tasa espezifikoaren betearazpena, bestalde, egokitu egin beharko da enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua lortzearen arabera, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea 2024ko abenduaren 31rako.

Bosgarrena.–Zabalpena.

Erabaki hau Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, baita Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan ere, urte anitzeko plana eranskin gisa gehituta.

Seigarrena.

Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García

Iragarkiaren kodea: F2309926