13. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauetan, isurketa gutxiko eremu eta sarbide kontrolatuko eremu izaera emateko

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren ebazpena, 2022ko abenduaren 22koa.

Ikusirik Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauen helburuak bat datozela Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko maiatzaren 20ko 7/2021 Legearen isurketa gutxiko eremu kontzeptuarekin.

Ikusirik Udalak interesa duela 7/2021 Legean aurreikusitako ekintzekin jarraitzeko, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko.

Ikusirik ez dagoela 7/2021 Legea garatzen duen erregelamendurik, komeni da zuhurtziaz jokatzea isurketa gutxiko eremuak ezartzerakoan eta pixkanaka egitea, aipatu erregelamendua onetsi eta egiten ari diren ikerketak bukatu bitartean.

Ikusirik Iruñeko Udalaren Mugikortasunari buruzko udal ordenantza, zeinak honako hau esaten baitu: "Udalaren organo eskudunak emandako xedapenaren bidez arautuko dira sarbide kontrolatuko eremuak".

Ikusirik Herritarren Segurtasunaren Arloari Alkatetzaren DAL 21-JUN-19 (11/AL) xedapenaren bidez eskuordetutako eskumenak,

EBATZI DUT:

Aldatzea eta onestea Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauak, ebazpen honi erantsitako testuan ezarritakoaren arabera, eta isurketa gutxiko eremu eta sarbide kontrolatuko eremu izaera ematea.

Aldaketa horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko dira indarrean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Herritarren Segurtasunaren Alorreko zinegotzi ordezkaria, Javier Labairu Elizalde.

Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2300283