121. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERROIBAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez berdintasun agentearen lanpostua aldi baterako eta administrazio araubidean betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda osatzeko

Erroibarko Udalak, 2023ko maiatzaren 25ean egin ohiko bilkuran, deialdia eta bere oinarri arautzaileak onartu zituen berdintasun agentearen lanpostua aldi baterako administrazio-araubideko kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrenda osatzeko, oposizio lehiaketaren bidez hautaketa-probak eginez. Hori guztia, Erroibarko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuteko, Erroibarko, Aezkoako, Artzibarko eta Orotz-Beteluko eremuan berdintasun zerbitzua emateko udalen arteko hitzarmena betez, bi urteko epean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuteko, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluarekin lotuta (Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Testu Bategina).

Lanpostuak administrazioaren B mailari dagozkion ordainsariak izango ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak onartutako Ordainsarien Behin-behineko Araudian eta Erroibarko Udalari aplika dakizkiokeen gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, bai eta oinarrizko soldataren %9ko lan-osagarria ere.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Deialdiaren oinarriak eskura daude Erroibarko Udalaren egoitza elektronikoan (http://www.erro.es/).

Erabaki honen kontra ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok burutu eta horri zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

c) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barnean.

Erroibarren, 2023ko ekainaren 2an. Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2308787