115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Saratsateko 14. poligonoko 74. lurzatian. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2023ko maiatzaren 2ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Saratsateko 14. poligonoko 74. katastro-lurzatian (San Esteban kalea 15), Beatriz Eguillor Ayerrak eta José María Apesteguia Mayak sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Itzan, 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2308056