115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 646. lurzatian. Behin betiko onespena

Bete beharrez ezarritakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), aditzera ematen da 2023ko apirilaren 11ko osoko bilkuran behin betiko onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 646. katastro lurzatian oztopo arkitektonikoak kentzeko, Kale Berriko 1 zenbakiko auzokideen erkidegoak sustatuta.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Beriainen, 2023ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2307952