115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DEIERRI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, argitaratu zen Alkatetzaren 2022ko urriaren 14ko ebazpen bat, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, Deierriko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Alkatetzak, 2023ko maiatzaren 9an, ebazpen bat eman zuen izendapen hauekin: Fernando Luis Berrueta Arrieta Deierriko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta esleitzen zaio 1 zenbakia duen lanpostua, "administrari laguntzailea", D mailakoa eta lanaldi osokoa; eta Roberto Lezaun Zubiría Deierriko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta esleitzen zaio 2 zenbakia duen lanpostua, "zerbitzu anitzetako enplegatua", E mailakoa eta lanaldi partzialekoa.

Aritzalan (Deierri), 2023ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2307999