115. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABARTZUZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Burutzaren 2023ko maiatzaren 16ko 5/2023 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finkoa izendatzen baita administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.

Abartzuzako eta Lezaungo udalen batasuneko burutzaren 1/2022 Ebazpena argitaratu zen 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko batasuneko administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz ezarritakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Toki erakundearen web-orrian argitaratutako 2023ko martxoaren 15eko 3/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Idoia Izcue Morras Abartzuzako eta Lezaungo udalen batasunaren zerbitzuko lan kontratudun finko izendatzea administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.

2. Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa esleitzea.

–Izen-deiturak: Idoia Izcue Morras.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: osoa.

3. Izendatutako izangaiak 2023ko ekainaren 2an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Abartzuzan, 2023ko maiatzaren 16an.–Mankomunitateko burua, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2307934